viernes, 23 de septiembre de 2022

Talde-dinamikari buruzko hausnarketa

 


Prozesuak hobetzeko jarduera bat da eta talde guztiak gai hauei buruz hausnartzen du: lanaren martxa, erabilitako metodoen egokitzapena, aurkitutako arazo eta konponbideak, horien egiaztapena, taldearen kultura lana kalitate handiz egiteko, taldeko kideen rolak funtzionamendu egokirako, zereginen betetze maila eta kalitatea etabar. Problemak eta dinamika desegokiak identifikatzea garrantzizkoa da, baina soluzioak aurkitzea hobea. Beraz, problemak eta soluzioak adierazi behar dira. Taldearen dinamikari, norberaren eta taldearen autokritikarako gaitasunari, prozesuetan hobekuntzak aurkitzeko hausnarketa bateratu eta adostuari eta egiaztapenaren plangintzari buruzko hausnarketa sakonari esker, talde-lana ondo egiten ikasiko duzu. Eta hori da zure gaitasunak hobetzeko egiten ari zaren prestakuntza-ahalegin horren helburu nagusietako bat. Fitxaren atal honetan, metodologia hobetzeko eta lana garatzeko taldeak hartutako erabakiak laburbiltzen dira, taldekide guztientzat argi eta garbi gera daitezen ere.

Metodologia prestakuntza praktikoaren parte garrantzitsua da, beraz, ondo egin behar da proba praktikoa gainditzeko. Eta askotan geroan gehien erabiliko den ezagutza izan daiteke.

No hay comentarios: