sábado, 24 de septiembre de 2022

Lan praktikoaren metodologia ondo aplikatzeko 10 gomendioak (ebaluatzailearen eskutik)

  1. Fitxak talde osoaren inplikazio egokia lanean erakusteko tresna da. Talde osoaren "soft skills" ebaluatzeko tresna da. Beraz, ondo bete egin behar da hausnarketa egokia egin ondoren. Ez ikusi tramite hutsa bezala eta ondo landu hor eskatzen diren datu eta adierazpen guztiak. Talde osoaren emaitza da eta lan praktikoa ebaluatzeko funtsezko baliabidea.
  2. Ez errepikatu edukiak. Fitxaren atal desberdinetan informazio bera emateak ez du inolako zentzurik.
  3. Asignatura honetako lan praktikoetan aplikatu behar den metodologiaren arabera talde-lana praktikatzeko abagunea da. Metodologiak atazen edo zereginen bidez proiektuak garatzeko gaitasuna handitzen laguntzen dizu, beraz, atazak ondo definitzen ikasi behar duzu. Horretarako irakurri arretaz esteka honetan dagoen informazioa: https://joseba-markeo.blogspot.com/2020/09/proiektu-baten-atazak-edo-egitekoak.html Lehenengo zereginetako bat lan praktikoaren ataza gehienak definitzea da. Honek astero egingo den banaketari asko laguntzen dio. Pentsatzea, irakurtzea, ulertzea bezalako esfortzuak zerbait lortzeko baliabideak dira, baina ataza definitzeko baliagarriak ez direnak oso orokorrak direlako. Ataza definitzeko unean zeregin horren bidez lortu nahi den emaitza aurrikustea oso lagungarria da.
  4. Lan praktikoaren garapenean denboraren kudeaketa egokia egin behar duzu. Ikasgelan komentatu dugu denbora kudeatzeko gaitasunaren garrantzia. Eta orain, lan praktikoaren bidez gaitasun hori aplikatzeko unea da. Zazpi/zortzi kideko talde batek lan praktikoaren kalitatea eta sakontasuna bermatu behar du. Lantaldeek denbora honen kudeaketa egokia egin behar dute eta horretarako praktikaren metodologia egoki aplikatu behar da. Lan praktikoaren emaitza unibertsitatetik kanpo erakusteko eta egindakoaz harro sentitzeko modukoa izan behar da.
  5. Lantaldeak egiten ari den lanari buruzko hausnarketak egin behar ditu, bestela ezin da egoeraren diagnostiko egokia egitea, ezta hobetzeko prozesuak aplikatzea ere. Adibidez, talde gehienetan lehenengo astea galdu da eta ez dute lanik egin. Honek talde-dinamikan problema bat erakusten du eta hau komentatu behar izan da, honen arrazoiak azaldu, baita hobetzeko zer egingo den ere.
  6. Blogaren bidezko irakasgaiaren talde osorako ekarpen egokiak egin ahal dira. Elkartasuna eta kolaborazioa gaitasun garrantzizkoak dira talde-lana praktikatzeko. Honek ere taldearen inplikazioa erakusten du eta ebaluazioari laguntzen dio. Kolaborazio hau lan praktikoaren ebaluazioan lagungarria izan daiteke.
  7. Galderak egin baino lehen ondo pentsatu behar dira zehatzak eta ulergarriak izan daitezen. Ez ahaztu tutoretzako egunerako egiten ikasgelan irakaslearekin komentatzeko. Ikasgelako bileran fitxa ondo bete ondoren irakasleari bidali behar zaio, ikasgelatik atera baino lehen.
  8.  Eginbeharrekoak ez egiteak edota txarto egiteak lantaldearen inplikazio falta erakusten du: editatzeko baimenak ez eskatzea, fitxa behar denean ez egitea (edo askoz larriagoa dena: ez bidaltzea), galderak egokiak ez egitea, egindako lanari buruzko hausnarketak ez egitea, proiektuaren jarraipena eta erregistroa kalkulu-orriaren bidez txarto egitea, Trello txarto erabiltzea edo kide guztiek ez erabiltzea eta abar.
  9. Trello kide guztiek erabili behar dute eta erabilera horrek taldearen inplikazioa erakutsi behar du. Proiektuaren erregistroa eta jarraipen orokorra kalkulu-orriaren bidez egingo da, beraz, lan praktikoaren entregan lantalde guztiek ataza guztien garapen kronologikoa eta datuak (definizioa, egilea, bukaera, erabilitako denbora) adieraziko dituzte kalkulu-orri baten bidez. Bukaeran, kide bakoitzak erabili duen denboraren txostena egingo da. Lan hau ondo egiteko astero ondo egin behar da. Ataza bakoitzak egile bakarra izan behar du, ikasgelan azaldu nuen moduan.
  10. Eta ez ahaztu, mesedez, oso oinarrizko gaitasuna zure bizitza osoan aplikatzeko beharra izango duzuna: proiektu bat egiteko ematen diren irizpideak ondo jarraitzen jakitea. Adibidez, testu hau bezalako informazioa taldekide guztiek irakurri eta ezagutu behar dute ;-) Zure lanaren emaitza ona izatea etengabeko lana da. Zaindu oso ondo proiektu bat egiteko oinarrizko irizpideak eta gero ahalegindu zure lanaren emaitza hobetzeko prozesuan.  Aplikatu KAIZEN filosofia.

 


 

No hay comentarios: