Dohainik joan zaitezke |
Ekitaldiaren informazioa:
Bilbao Exhibition Centre-n (BEC-en) azaroaren 12an
Starbucks eta bezeroaren arretarako bere eredua,
Aquarius eta bere «Déjate adoptar por un pueblito bueno» onlineko kanpainaren arrakasta
Pasaban, mundu osoko diru-paperaren zati gehiena ebakitzen duen euskal enpresa
Inauxa, nazioartekotzeari sarian
ThyssenKrupp eta Alemaniako enpresa eredua…
…Enpresa horiek denek desberdin egiten dute, arinagoak eta berritzaileagoak izan nahi dutelako eta urrunago iritsi nahi dutelako.
Hurrengo iBGC ekitaldiak ez gaitu inor epel utziko eta helburutzat hartu du pentsatzeko, lehiatzeko eta aritzeko modu desberdin bat sustatzea.
Datorren azaroaren 12an BEC ideiaz, esperientziaz, pertsonaz eta erakundez beteko da, denek dakitelako gaur egun gauzak ezin direla atzo bezala egin.
Nigel Barlow: ‘Re-Think’
Re-Think liburuaren egilea mundu osoko aditu ezaguna da berrikuntzaren eta sormenaren arloetan. Bere ikuspegia oso argia da: berrikuntza praktikoa.
Berrikuntza aurrekontu erraldoietan soilik oinarritu ezin denean eta berrikuntzak I+G-z haratagoko eragina duenean, Barlowk bulegoen, produktuen zein bezeroen inguruan dabilen berrikuntza sustatzen du, hots, errutinen eta eskema finkoen ondorioz ikusi ezin duguna.
European Tom Peters Company enpresako bazkide fundatzaile den Barlowren ustez, ez da beharrezkoa Apple edo Procter & Gamble izatea berrikuntza arrakastatsuak garatzeko.
Barlowk gauzak birritan pentsatzera bultzatzen gaitu, eta Bilbora etorriko den lehen aldi honetan, bere ohiko estilo parte-hartzaileaz baliatuko da iBGCko partaideei esperimentarazteko eta giltzarriak emango dizkie teknika hori beren erakundeetan praktikan jartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario