- Marketin-plana % 40a (taldeka)
- Azterketa % 60a (banaka) Lan praktikoaren nota ikasturteko bi deialdietarako da.
- Atal teorikoa zein praktikoa gainditu behar dira.
Lehenengo deialdiko nota teorikoa ez da bigarrenerako gordetzen. Bigarren deialdian ebaluazioaren %100a izateko ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin behar dio eta "azken froga berezia" eskatu beharko luke.
Ebaluazio jarraitua egiteko eragozpenak dituen ikasleak “azken froga berezia” eskatu ahal dio asignaturaren irakasleari, arautegiak finkatzen dituen salbuespenen artean badago.
Alde teorikoa ebaluatzeko metodoa test azterketa izango da.
Ezarritako ebaluazio metodo honetaz gain zure nota finala igotzeko posibilitateak handitu nahi baldin baduzu, irakasleek lan osagarriak eta kolaboratiboak egiteko aukera eman ahal dizute. Bekak lortzea, espediente akademiko ona izatea edota nota finalari alde teorikoari garrantzia kentzeko arrazoiak egon daitezke. Baina hemen garrantzitsunea ikasteko eta lan egiteko gogoa da.
Lan praktikoaren eskakizuna
Asignatura 6 ECTSekoa da. Honek 150/180 ikaslearen lan ordu eskatzen ditu europa mailan ezarritako ikasketen lan eskaeran. Lan praktikoak duen baloraren portzentaia ia nota finalaren herena da, beraz, ikasle bakoitzaren aldetik 50/60 lan ordu eskatu behar dira. Lan talde batek egiten duen lanaren esfortzua baloratzeko eta 5 partaide badira lan taldean, 250/300 lan ordu inguru duen lan praktikoa burutzeko beharra dute. Ikasi duzun moduan publizitate sektoreko profesionalek erabiltzen duten lan orduen arabera sarritan fakturatzen dute, beraz, unibertsitateko ikasleek ere egiten dituzten lan praktikoetan efizientzia eta efikazia aplikatzen ikasi behar dute, geroan eta enpresetan lan praktikoa egoki egin dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario