miércoles, 12 de noviembre de 2014

Ekintzailearen ezaugarriak


Bilbao Lan Ekintza erakundeak argitaratu zuen "Bilbon enpresa bat sortzeko gida praktikoa"-n agertzen diren ekintzailearen ezaugarriak ekartzen dizkizut. Honen helburua da hausnarketa bultzatzea, aipatzen diren ezaugarriak eta asignaturaren metodoa eta edukia alderatzeko hausnarketa, hain zuzen.

Ekintzaile guztiek definitzen dituzten oinarrizko ezaugarri eta portaeretako batzuk ondorengoak dira:

1. Egitekora emanak egotea. Beren lanbidean aritzeko premia maila handia dute. Behin ekintza-modu baten aukera egin dutenean, horretara jarri eta bete-betean murgiltzen dira, egitekoa arrakastaz burutu artean.

2. Arriskuak asumitzeko gaitasuna, baina modu neurrizko eta kontrolatuan. Proiektu batekiko duten entrega hori arrakastaz gidatu eta zuzentzeko duten gaitasun eta ahalmenean datza. Beren jarrera har daiteke errealismo agresibotzat.

3. Aukerak aprobetsatzeko gaitasuna. Aukera edo abaguneak berehala ikusi eta baliatzen dituzte.Mentalitate sortzailea daukate eta ikusten dituzten aukerak ekintzarako programa bihurtzen dituzte.

4. Saiatuak izatea. Ez dute etsitzen oztopo eta zailtasunen aurrean. Sarritan, horiek gainditzeko modu berriak asmatzen dituzte.

5. Objektibotasuna. Gainerakoak baino errealistagoak dira beraien buruaren eta lortu nahi dituzten helburuen inguruan. Ez dute uzten gustukoa nahiz disgustukoa dutenak beraien bidean eraginik izan dezan. Laguntza behar dutenean, adituengana jotzen dute eta ez lagun edo senideengana.

6. Baikortasuna egoera berrien aurrean. Baikorrak izateko joera dute, baita egoera ezezagunetan ere. Arrakasta lortzeko aukerak ez dira oso argiak izango agian, baina baldintzak erakargarriak izan daitezke.

7. Diruarekiko jarrera egokia. Dirua errespetatzen dute, baina ez dira zekenak. Dirua ez dute ikusten pilatu beharreko zerbait bezala. Alderantziz, dirua beraientzat joko bateko fitxen modukoa da: beren eragiketek irabaziak ematen dituztenean, partida irabazten doazenaren adierazle bat bailiran hartzen dituzte.

8. Planifikatzearen eta aurreikuspenak ezartzearen garrantzia baloratzen dute.

9. Profesionaltasunez eta epe ertain eta luzerako ikuspenez jokatzen dute. Garrantzi gehiago ematen diote ondo egindako lanari, antolamendu egokiari eta bezeroei zerbitzu ona eskaintzeari, berehala dirua irabazteari baino. Asmo-irekitasunez jokatzen dute, eta arrakasta ekonomikoa beren portaera onaren saritzat hartzen dute.

10. Indibidualismoa eta talde-lana bateratzen dituzte. Indibidualismo gogorrarekin batera (ekintzailea izatea gertaera indibiduala baita ere soziala baino areago) beste pertsonekin lankidetzan aritzeko joera handia eduki ohi dute, ondotxo ulertzen baitute beraien enpresen, txiki nahiz handien, konplexutasunak pertsona bakar batek inola ere ezin ekar ditzakeen hainbat eta hainbat nolakotasun eskatzen dituela.

No hay comentarios: