jueves, 22 de septiembre de 2022

Lan praktikoetan Trello erabiltzeko irizpideak

  • Atazak ondo definitu behar dira eta definizioak ataza bat beste batetik bereizteko egokia izan beh
  • Hasieran “Egin gabe” zutabean proiektuaren ataza guztiak agertu behar dira, hau proiektuaren diseinutik datorren datuetatik. Proiektuan ataza berriak sartzen direnean “Egin gabe” zutabean erregistratu behar dira, bere erantzulea definitu baino lehen. Gero erantzuleak ataza kudeatuko du. Ikasle bakoitzak bere atazen kudeaketa egokia egitea eta, orokorrean, taldeak Trello erreminta erabiltzea praktikaren helburuak dira.
  • Taldekide guztiak erregistratu behar dira argazkiarekin.
  • Ataza banatzen direnean ataza bakoitzak bere erantzulea izan behar du. Ataza bakoitzak erantzule bat. Eta erantzule honek atazaren kudeaketa fitxan erakutsi behar du: deskribapena (adibidez, atazaren azalpen zehatzagoa), iruzkinak (adibidez, ataza egiteko baldintzak edo irizpideak), epemugak, estekak, irudiak, bilerak, ataza egiteko metodologia edo pausuak (checklist) eta abar.
  • Ataza bakoitzaren garapena bere erantzulea kudeatzen du Trellon. Taldekide guztiek Trello erabili behar dute.
  • Lan praktikoa bukatzen denean Trellok taldearen inplikazioa lanean erakutsi behar du. Eta Trellon dauden atazak lan praktikoaren kalkulu orrian egongo dira. Kalkulu orrian lan praktikoaren atalak, atazak, erantzuleak, erabilitako denborak, atazaren mota (ezagutza, metodologia, proiektua, zuzenketak, errebisioak eta abar)
  • Ez ahaztu, lan praktikoaren beste helburu metodologiko bat ikasle guztiek Trello erabiltzea da. Eta erabilera honek taldearen inplikazioa lanean erakutsi behar du. Aurrera!

No hay comentarios: