viernes, 17 de octubre de 2014

Lan estrak egiteko ideiak...


Ikasgelan behin baino gehiagotan lan gehigarriak egiteko gonbidapena luzatu dut. Asignaturaren nota finala hobetzeko esfortzua da eta asignaturan emaitza ona izateko bidea. Ikasle bakoitzak asignatura gainditzeko edo nota igotzeko beharko duen esfortzua baloratu behar du.

Hona hemen lan gehigarriak egiteko zenbait ideia:

- Phillip Kotler-reko liburuaren kapitulu baten azterketa. Kapitulua irakurtzea, klaseko edukiarekin eralazionatzea eta ondorioak adierazteko power pointa egitea da zeregina. Aurreko ikasturtetan marketinari buruzko formakuntzan ikasgelan adierazi zen gabezia murritzeko esfortzua izan daiteke (egilearentzat zein ikaskideentzat), baita asignatura hobeto eramateko lagungarria ere.

- Zerbitzuen marketinari eta B2B marketinari buruzko artikulua idaztea. Gure lanpraktikoa zerbitzuen marketinean eta enpresen arteko salmentan gehien bat oinarrituko denez, ikasgai hauek oso aplikagarriak izan daitezke. Artikulua blogean argitaratuko da eta zerbait azaldu ikasgelan. Komunikazioarekin erlazionaturik badago eta egokia bada komunika.info-n blogean argitara daiteke. Hau ikaslearen C.V. osatzeko baliagarria izan daiteke.

Lan hauek egiteko asmorik baduzu, esaidazu lehenbailehen mesedez.

No hay comentarios: