jueves, 16 de octubre de 2014

MARKETIN PLANAREN GARRANTZIAZ

Klasean aztertzen ari garen moduan, sistematikoki aurrera eramaten diren marketin planek, onurak baino ez dizkiete ekartzen hauek aplikatzen diuzten enpresei.

Ikusi dezagun orain, mundu mailako marka baten iritzia, McDonalds otordu lasterreko enpresak duen iritzia marketin planaren inguruan hain zuzen ere:

-Enpresa barruko ekintza desberdinen arteko koordinazioa hobetzen du.
-Espero diren aldaketa eta garapen prozesuak identifikatzen laguntzen du.
-Etorkizuneko aldaketa posibleetara moldatzeko enpresaren predisposizioa eta prestakuntza maila handitu egiten da.
-Ezusteko gertakarien aurrean, erantzun ez arrazionalak minimizatzen ditu.
-Enpresak duen helburu eta norabidearen inguruan egon daitezkeen gatazkak murrizten ditu.
-Komunikazioa hobetzen da orokorrean (barne, zein kanpo).
-Enpresako zuzendaritza, modu sistematiko batean etorkizunean pentsatzera behartzen du.
-Enpresaren esku dauden baliabideak, enpresak dituen aukera desberdinetara hobeto ajustatzen laguntzen du.
-Ekintza desberdinen berraztertze jarraiak egiteko prozesu probetxugarriak diseinatzen dira.
-Estrategien formulazioen enfoke sistematikoak, inbertitutakoaren errentagarritasuna handiagoa izaten laguntzen du.


Argi dago, McDonalds-ek, laudorioak baino ez dituela marketin planaren aplikazioari buruz hitz egiterakoan. Hala ere, enpresa askok zalantzak dituzte eta ez dituzte begi onez ikusten. Baina azken finean, planifikatzeak merezi duela esan behar da.

Nabarmendu beharra dago, planifikazioa bera baino, planifikatzeko prozesua dela garrantzitsuena. Honek, planifikazio taldea, hausnarketa estrategikoak egitera daramatza eta ondorioz enpresaren errealitatea modu sakon eta zehatzago baten ezagutzera: enpresaren potentzialtasuna, ahultasunak, lehiakide eta bezeroen informazioa…

Marketin plan onak, flexibleak eta dinamikoak dira, ez dute testuingurura moldatzeko arazorik izaten, beti ere enpresaren helburu nagusiak eta misioa errespetatuz.

No hay comentarios: