Ugandako mendietako gorilak babesteko marketin kanpaina abiatu du elkarte batek. Horretarako Friend a gorilla izenaren bidez sare sozialetan komunikazioa egiten asmatu dute. Nahi duenak Ugandako gorilen laguna izan daiteke dolar baten truke.
Sare sozialen indarra baliatu dute mundu osoan mendiko gorilaren desarpenaren arriskua zabaltzeko. Zehazki, modan dugun facebook erabiltzen ari dira. Erabiltzaileak dolar baten truke lagun berria izango du eta lagun horri gertatzen zaionaren berri izango du sarearen bidez.
Kanpaina orokor baten ekintza bat baino ez da facebooken abiatutakoa, eta arrakasta handienetakoa seguruenik.
Kanpaina osoaren euskarria webgune bat da, friendagorilla.org. Gune honetan Gorilen egoerari buruzko azalpenak emateaz gain, facebooken bidez aitabitxi edo amabitxi hartutako gorilen eguneko egoera azaltzeko bideoak jarriko dira, facebook lagunak zer egiten ari den erakusteko. Horretarako, Ugandako mendietan kamerak jarri dituzte.
Bestetik, publicitia ere baliatzen ari dira, esate baterako, ipar-amerikako aktore famaturen bat eraman dute Ugandara animaliekin egoteko. Oraingoz, American Pie filmeko protagonista bertan izan da, gorilekin aurrez aurre.
1 comentario:
Kaixo Itxaso, ikasleen ekarpenetan izen-deitura etiketa bezala ipintzea komenigarria da.
Eskerrik asko.
Publicar un comentario