lunes, 21 de septiembre de 2009

EHUko marketineko masterra

2 1 . E D I Z I O A ( 2 0 0 9 - 2 0 1 0 )
Marketin MASTERRA

Profesionalen trebakuntza Marketin Zuzendaritzan eta Merkataritza Zuzendaritzan
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV / EHU) berezko titulua

Aurkezpena:

Euskal Herriko Unibertsitateko Marketin Masterra Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean ematen da 1989/1990 ikasturteaz geroztik.

EHUko Enpresari Aplikatutako Ekonomia Institutuak antolatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak, Emilio Soldevilla Fundazioak eta Ekonomilarien Euskal Elkargoak babesten dute.


Considerado entre los cinco mejores masters de España en su especialidad. Vease aquí (doc, 1720 Kb)

Babesleak:

Irakasleak

Masterraren egitaraua

Lan-orientabidea


Masterraren helburuak:

Masterrean jorratzen diren alorretan (Merkataritza/Marketina) zuzendaritza-lanak burutzen dituzten edo burutu nahi dituzten unibertsitate-tituludunei Merkataritza Zuzendaritza eta Marketin Zuzendaritzari buruzko trebakuntza integrala ematea.


Ondoko hauei zuzendua:

Marketin/Merkataritza zuzendaritzan trebatu nahi duten unibertsitate titulaziodun profesionalei. Batez ere merkataritza edo marketin-kudeaketa eta zuzendaritzari buruzko unibertsitate-trebakuntza jaso ez arren, lan horretan diharduten unibertsitate-tituludunei.

Plazen % 20 langabetuentzat erreserbatuko da, aukeraketa prozesuan beren aurreko lan esperientzia kontuan hartuz.


Titulazioa:

Dagozkion proba akademikoak gainditu eta eskatutako gutxieneko bertaratzea betetzen duten pertsonek Marketin Master titulua eskuratuko dute (Euskal Herriko Unibertsitatearen graduatu ondoko titulua).


Aurtengo Masterreko (20.edizioa) ikasleen sailkapena titulazioen arabera:

Ekonomia eta Enpresen Administrazioa: %27
Informazioaren zientziak (Komunikazioa eta Publizitatea, Kazetaritza...): %20
Gizarte Zientziak eta Humanitateak: %10
Ingenieritza: %10
Zuzenbidea: %10
Besteak: %23



Metodologia:

Ikastaroaren metodologiaren helburua enpresako merkataritza eta marketin jarduera eta prozesuekin zerikusia duten erabaki-alorren berezitasunak orokorrean ulertzeko ahalmena garatzea da. Kontuan izanik, gainera, jarduera horiek geroz eta ingurune dinamiko, nazioarteko eta konplexuagoan burutzen direla, eta informazio eta komunikazio teknologia berriek oso funtzio garrantzitsua betetzen dutela ingurune horretan. Halaber, ikaslearen hainbat gaitasun garatu eta sendotu nahi dira; besteak beste, hausnarketa, analisia, komunikazioa, lidergoa eta bakarka zein taldeka lan egiteko gaitasuna.

Helburu hori lortzeko Marketin masterrak ikasle profesionalen profilari egokituriko honako ikas-metodologiak erabiltzen ditu:

• Irakaslearen azalpen elkarreragileak.
• Ikasleen parte-hartze programatuak edo libreak.
• Tutorearekin egindako lanak, bakarka zein taldeka.
• Kasuak eta ariketak.
• Enpresa-simulazio ariketak (Business&Marketing Game).
• Banakako eta taldekako tutoretzak.
• Hitzaldi espezifikoak.
• Lanbide-orientazio espezifikoa.

Azalpen elkarreragileak: irakasleek aurretik ikasleen esku jarritako gaiak azaltzen dituzte, ikus-entzunezkoen laguntzaz.

Azalpenak adibide eta kasu praktikoekin eta ikasleen ekarpenekin tartekatzen dira.
Ikasleen parte-hartzeak, aldez aurretik identifikatutako eguneroko jardun profesionalean erabiltzen dituzten teknika eta gerentzia ezaguerak kontuan hartuz, egituratu eta antolatzen dira, gainerako ikaskide eta irakasleekin konpartitzeko aukera emanez. Ikasleen parte-hartze programatuekin batera, klaseetako dinamikan parte hartzea sustatzen eta bultzatzen da.

Masterra osatzen duten alorrak jorratzen diren heinean ikasleek, klase orduetatik kanpo, horiei buruzko lan praktikoak egin beharko dituzte, bakarka zein taldeka.
Masterra egiten den bitartean eta, batez ere, lanak egitea errazago izan dadin, ikasleek tutoretza pertsonalizatuak egin ahal izango dituzte dagozkien irakasleekin.

Masterraren bigarren zatian talde lana, globalizazioa eta eskuratutako jakintzen aplikazioan garatutako gaitasunak sakondu nahi dira. Horretarako, zenbait astetan zehar taldeka ordenadore bidezko negozio eta marketin simulazio lehiakorra (Business&Marketing Game) egingo da. Gainera, Masterra gainditzeko eta titulua eskuratzeko ikasleek Marketin Plan bat burutu eta defendatu beharko dute, azkeneko lan edo tesina modura, bertan bere ezagupen guztiak aplikatuz.

Ikastaroan zehar ospe profesional handiko hizlarien hitzaldiak egongo dira, ikasleei enpresa eta antolakunde aipagarrien errealitatea hurbilduz.

Nahi izanez gero, ikasleek, lanpostu berri baten bila dauden edota ibilbide profesionala berrorientatzea nahi dutenentzat zuzendutako ibilbide profesionalaren berrorientazio mintegi batetan har dezakete parte. Ikasle horiek beren ezaugarri eta beharretara egokituriko outplacement tratamendu baterako aukera izango dute.


Ikastaroaren egituraketa:

60 kreditu ematen dira, ondoko erara banatuta:

Ikastorduak:
32,6 kreditu

Hitzaldiak:
4 kreditu

Kasu Praktikoen Ebazpena:
6,1 kreditu

Business & Marketing Game eta Master amaierako lana (Marketin Plana):
17, 3 kreditu

Osagarria: Tutoretzak, lanbide orientazioa


Ebaluazioa:

Ikasleen ebaluazioa egiteko bi adierazle erabiltzen dira: asistentzia eta errendimendua.

Titulua eskuratzeko beharrezkoa da saioen % 75 baino gehiagotara bertaratzea eta alor bakoitza amaitzerakoan jartzen diren lan praktikoak gainditzea.

Bestalde, Business Marketing Game-ari buruzko txosten orokorra aurkezteaz gain, Marketin Plana egin, defendatu eta gainditu behar da.


Iraupena:

  • Ikastaroa 2009ko urriaren 16an hasten da eta 2010ko abenduaren 18an amaitzen.
  • Oporraldiak:
    • Uda: uztaila, abuztua eta iraileko lehen erdialdia.
    • Gabonak (hiru aste).
    • Aste Santua (bi aste).
  • Ikastaroaren ordutegia:
    • Ostiraletan: 16etatik 21etara eta Larunbatetan 8:45 etatik 13:15etara.

Ikastaroen tokia:

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea.
Lehendakari Agirre etorbidea, 83 – BILBAO


Izen emate eta matrikula epea

Ekainaren 1etik 17ra eta Irailaren 1etik 18ra.

Informazioa, izen ematea eta matrikula tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien
Fakultatea
, Bulegoen eraikina, 1.go solairua, 50. bulegoa -OC38- (Maribel).

Ordutegia:
Maiatzaren 19tik uztailaren 11ra, 10etatik 14etara
Irailaren 1etik 17ra, 10etatik 14etara eta 15etatik 17etara

Lehendakari Agirre etorb. 83 48015 BILBAO.
Tfnoak:946013708/ 3707/7012 Faxa: 946013710
e-mail: maribel.garcia@ehu.es
Web: www.ehu.es/ieae

Informatzeko tokia: Bizkaiko Foru Aldundia. Lan eta Trebakuntza Saila. Trebakuntza Zerbitzua.
Obispo Orueta, 6 - 48009 Bilbao.
Tfnoak: 944068056/944068057

Matrikula: 4.250 euro.

No hay comentarios: