martes, 9 de diciembre de 2008

Ekintzailearen testa

Zein neurritan ekintzailearen mentalitatea dugun jakin nahiko bagenu, hemen daukagu test bat gure ekintzaile-nortasuna ezagutzeko.

Mota guztietako pertsona ekintzaileak daude. Bakoitza bere erara eta bere nortasunaren arabera. Badira puntako merkataritza-gune bat izatearekin amets egiten dutenak, bere burua autoerrealizatu nahi dutenak, workaholics konpultsiboak, arazoak nonahi ikusten dituztenak, abentura eta arrisku zaleak... Bila ezazu zure profila test honen bitartez.


Beti jakin izan duzu ekintzailea zinela zeren...

A- Badakidalako. Arrakasta izateko jaio naizelako, zalantzarik gabe.
B- Negozio-plana egin dut eta ezin hobea da.
D- Nahiz eta beti bukatu ez, gauza berriak hastearekin gozatzen dudalako.


Hauetako zein ekintzailerekin egiten duzu bat?

A- Ruppert Murdoch, komunikabide-handikia.
B- Ada Lovelace, lehen programazio-lengoaiaren asmatzailea.
D- Kyle MacDonald, klip bat etxe baten truk aldatu zuen gizona.


Zuretzako zer da elkarte bat sortzea?

A- Diru asko duen batekin ez bada, denbora galtze hutsa.
B- Aukera arriskutsua. Inoiz ez nintzateke erabat fidatuko.
D- Grina txar konpultsiboa. Zenbat eta gehiago izan, hobe.


Erabaki bat hartzeko kontuan hartzen dituzun faktoreak...

A- Dirua, boterea, ospea. Ordena horretan.
B- Epe ertain eta luzera hazkunderako estrategia eta eskura ditudan baliabideak.
D- Ez dut erabakirik hartzen. Haiek hartzen naute ni.


Porrotaren aurrean, zein da zure erreakzioa?

A- Erruduna bilatzea.
B- Zergatiak aztertu eta berriz saiatzea.
D- Beti ikasten da zerbait.


Zer nolako lidergoarekin bat egiten duzu?

A- “Gora gaiztakeria. Gora kapitala”.
B- Egituratua eta bertikaltasun joerarekin.
D- “Denok batera, lana aurrera”.


Zer sentitzen duzu laneguna bukatzean?

A- Ez da inoiz bukatzen. Ez badirudi ere, buruak pentsatzen jarraitzen du.
B- Ikara sortzen zait eta eginbeharren bat bilatzen dut berehala.
D- Gosea eta garagardoa edateko gogoa.


Zer zara zure taldekideentzat?

A- Kritikak onartzen ez dituen iruzurti autoritarioa.
B- Lan egiteko gaitasun itzela duen pertsona.
D- Sukaldari ezin hobea.


Enpresa bat sortzea aukera bat da, zertarako?

A- Dirua azkar egiteko.
B- Nire gaitasun profesionalak garatzeko.
D- Bizimodua aldatzeko.


Ideia on bat izango bazenu...

A- Ez nioke inori kontatuko, bestela kopiatzeko arriskua dago.
B- Jendearekin eztabaidatuko nuke ideia biribiltzen laguntzeko.
D- Ideia onez jositako blok bat dut eta ez dakit haiekin zer egin.




Ezagut ezazu zure profila:

Gehienak A: KAMIKAZE
Gaitasuna duzu ekimen bat aurrera ateratzeko, baina zure bertute nagusiak zure etsairik sendoenak ere badira. Ezerk ez zaitu gelditzen, karisma handia duzu, talde-buru izateko gai zara eta edozein egoeratan aurrera ateratzeko gaitasuna duzu. Konfiantza itsua duzu zure negozioan eta zure buruarengan. Beste norbait eskuordetzeko arazorik ez duzu, aginduak ematea atsegin duzu. Porrota ez da zure planetan sartzen. Hala ere, autokritika apur bat ez litzaizuke gaizki etorriko. Inor ez da hutsik gabekoa eta zu ere ez. Izan zaitez umilagoa.


Gehienak B: EXCEL
Dena kalkulatua duzu. Ez duzu inoiz mugikorra deskonektatzen eta ezta oporrik hartzen ere. Ez duzu inor eskuordetzen eta ez duzu inorekin elkartu nahi ez zarelako fidatzen. Inork ez du zuk adinako lan-gaitasunik. Oso perfekzionista zara eta horregatik erraz kikiltzen zara. Noizean behin, dena uztea pentsatzen duzu ez zarelako zure gaitasunez fidatzen, baina oso buru gogorra zara eta beti nahi duzu beste behin saiatu. Emaiozu zure buruari zalantza egiteko baimena eta beharbada, huts egitekoa ere. Indartu egingo zara.


Gehienak D: FUNKY
Beti duzu zerbait berria esku artean. Esperimentatzea eta gauzen arteko ezinezko harremanak irudikatzea atsegin duzu. Zure inguruan gertatzen denari adi beti. Abenturazalea eta ausarta zara, porrotak ez dizu beldurrik ematen eta zuretzat bidaiaren parte baino ez da. Oso ondo moldatzen zara talde-lanean. Hala ere, gehienetan senez erabakitzen duzu, ondorioak kontuan hartu gabe. Ekiteak zirrara eragiten dizu, baina gauzak ordenatzean eta horri etekina ateratzeko orduan, gogogabetu egiten zara. Gogora ezazu arrazoimen eta antolakuntza apur batek ez diola inori kalterik egiten.


Test honen jatorria Ideia dekot dokumentua da.

No hay comentarios: