viernes, 9 de octubre de 2009

Lan praktikoa egiteko oso material lagungarria


Asignaturaren lan praktikoak teknologia berrien azterketan eta ezagutzan ikasleak sartzeko asmoarekin planifikatu da. Honen ondorioz, marketin plana merkataritza elektronikoaren proiektu batean oinarrituko da. Enpresa batek ikasgelan azalduko duena, hain zuzen.

Merkataritza elektronikoaren aspektu nagusiak ezagutzeko dokumentua ekartzen dizut, "el libro blanco del comercio electrónico" delakoa. Irakurri dokumentua, lan praktikoa egiteko oso lagungarria izango delako.

Teknologia berrien aplikazioa marketinean eta publizitatean zure formakuntza profesionalerako oso garrantzizkoa dela gogoratzen dizut. Eta sinesten ez badidazu galdetu hortik eta testigantzak ekarri blog honetara. ;-)

No hay comentarios: