lunes, 19 de diciembre de 2022

Zertarako egin ebaluazio errubrika bat eta nola egin

 Lehenik eta behin aipatu behar da bi errubrika mota daudela: errubrika holistikoak eta errubrika analitikoak. 

Errubrika holistikoak lan bat bere osotasunean ebaluatzeko erabiltzen dira, lanaren atal bakoitza aztertzera sartu gabe.

Errubrika analitikoak, berriz, lana atalez atal ebaluatzeko erabiltzen dira, gero dena gehitu eta lana osoaren kalifikazioa emateko.

Baina, zertarako egin errubrika bat? Hasteko, ikasleei jasotzen duten ebaluazioa zein irizpideetan oinarrituta dagoen jakitea ahalbidetzen die, hau da, jakitea zergatik dagoen ondo ala txarto haien lana; eta, horrekin lotuta, ebaluazioa objektiboagoa izatera laguntzen du. Halaber, lorpen-mailak kualitatiboki deskribatzea ahalbidetzen du. 

Azkenik, errubrika bat osatzeko aholkuak emango dira hemen:

  1. Neurtuko den ikasketa mota zehaztea: lortutako ikasketa-maila deskribatuko duten irizpideak eta maila hori adierazteko egokia den lana adieraztea.

  2. Errubrika holistikoa edo analitikoa egingo den erabakitzea.

  3. Baloratze-mailak definitu: maila altuena, erdikoa eta baxuena zeintzuk diren zehaztea eta horiek deskribatzen duten lanak. 

  4. Tabla bat sortu non ebaluatzeko irizpideak azaltzen diren: ebaluatuko diren aspektu guztiak eta kalitate maila desberdinak agertzen diren, aspektu bakoitzarekiko mailan desberdinetan baloratuko dena azalduz.

  5. Errubrika benetan baliagarria dela behar den lana ebaluatzeko konprobatzea.

  6. Ebaluatzeko momentuan, taulari begira ikaslearen lana ebaluatu eta beharrezko balorazioak egin emandako kalifikazioa justifikatzeko. 


Iturria: Moll, S. (2019): “Cómo elaborar una rúbrica de evaluación en 7 pasos”. Apirilak 21. justificaturespuesta.com.  Eskuragarri hemen: 

https://justificaturespuesta.com/como-elaborar-una-rubrica-de-evaluacion-en-7-pasos/ 

No hay comentarios: