Datorren astean, abenduaren 20an, ebaluazioaren bideoa entregatu beharra dagoenez, bideoa bera editatu edota muntatu ahal izateko programen inguruan hitz egingo dugu.
Interneten bideoak editatzeko programa ugari aurki daitezke. Ordea, soilik batzuk dira dohainekoak eta ur-markarik gabekoak. Hori dela eta, askotan zaila egiten zaigu gure beharrizanetara eta bakoitzaren ediziorako gaitasun eta ezagutzetara egokitzen den dohaineko programa bat aurkitzea. Beraz, bideoaren muntaketarako erraztasunak eskaintzeko helburuarekin, gaur egun onenetarikoak diren bost programa aipatuko ditugu.
- FlexClip: Editore hau dohainekoa den arren, oso profesionala da. Beharrezkoak diren tresna guztiak eta multimedia baliabide asko eskaintzen ditu.
- RecordCast: Editore honen berezitasun nagusia, pantaila grabatzaile oso praktikoa duela da. Hau da, programa honek ordenagailuaren pantaila, nabigatzailetik soinuarein edo soinurik gabe grabatzeko aukera ematen dizu.
- Kapwing: Bereziki edizioaren munduan hasten daudenei bideratutako editorea da, hasiberrientzat alegia. Programak dohaineko eta baita ordainpeko bertsioak ditu. Alabaina, edizioan berriak direnentzat, dohaineko bertsioa gomendatzen da.
- Movie Maker Online: Bere izenak iradokitzen duen bezala, film eta bideo handiak online sortzeko diseinatuta dago. Bideoei itxura profesionalagoa emateko musika eta argazki liburutegi handi bat eskaintzen du eta, horrela, urrats erraz batzuk jarraituz, bideo bat sortu daiteke.
- ClipChamp: Edozein kasutarako bideoak sortzeko lagungarria da, softwarerik deskargatu edo instalatu gabe. Ordea, funtzio aurreratuak nahi izatekotan, ordaindu beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario