miércoles, 7 de diciembre de 2022

Zer dira NFTak eta Blockchaina?


NFTren esanhaia ingelesez Non-Fungible-Token da, hori uklertzeko erabiltzen den definizioa kontratu bat non estipulatzen da pertsona batek fitxategi digital bakar eta ordezkaezin baten jabea dela da. Asmakizun honek edozein fitxategi informatiko ordezkaezina egiteko balio du, errealitatean gertatzen den moduan artista ospetsuen obrekin. NFTak obra artistikoak bezala, saldu daitezke, NFT bakoitza bakarra delako , nahiz eta kopiak egon, soilik bakar bat izango da benetakoa. 


Baina zergatik hasi dira duela gutxi teknologia hau zabaltzen? Kontzeptu honek ahalbidetzen du obra bakar eta ordezkaezinak izatea formatu digitalean, baina Blockchain teknologiarik gabe ezinezkoa litzateke kontzeptu hau gauzatzea, izan ere Blockchain teknologiak ziurtatzen du NFT bakoitzak benetako NFTa dela, Blockchain kodigoa publikoa eta deszentralizatua delako, beraz ez dago pertsona edo entitate bakar baten esku NFTen esleipena, baizik eta sare publiko baten menpe. Pertsona batek sare publiko hori modifikatzen saiatzen bada, ez du lortuko soilik erabiltzaile batek eraldatu duelako (Blockchainaren entitateak ezartzen ditu erabiltzaile ofizialak, meatzariak bezala ezagtzen direnak), eta beste edozein meatzari zilegi ez den eraldaketa bat egon dela konturatzean , eraldaketa hori deuseztatuko du. Beraz, blockchain sekuentziak eraldatzeko erabiltzaile guztiak aldi berean eraldatu behar dute sekuentzia adostasunez, eta hortan datza sistema honen segurtasuna: deszetralizatua egotean, ez dago entitate/pertsona baten menpe eta guztien adostasuna eta berehalakotasunean oinarritzen da.


Teknologi hori Cryptomonetak erabiltzen duten sistema berdina da, baina oraindik moneta horiek ez dira erabilgarriak salerosketak gauzatzeko, haien balioa oso aldakorra delako, eta hori baita cryptomoneten alderik txarrena, ez direla kapazak hegakortasun hori kontrolatzeko.


Argi dago teknologia intersgarria dela Blockchaina eta erabilera asko eman ditzazkeela, baina gaur egun ematen dioten erabilei nahiko hobekuntzak geratzen zaizkie, agian etorkizun baten egongo gara hitzegiten teknologia seguruenari buruz, baina momentuz soilik itxaron dezakegu.



Informazioa Fundspeopletik aterata 

No hay comentarios: