viernes, 2 de diciembre de 2022

Bideo bat grabatzeko tip batzuk

Lauhilekoaren azken txanpan gauela kontuan hartuta, abenduak 20an entregatu beharreko bideoari buruz hitz egin nahi dizuegu. Izan ere, jendaurrean, eta kasu honetan, bideoan era egoki batean hitz egiten jakitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Gorputz-hizkuntza egokia edukitzeak eta adierazteak, modu naturalean hitz egiten eta, batez ere, publikoarekin konektatzen lagunduko digu. Horrela, jendeak arretaz entzuteko erraztasuna izango du.

Hona hemen tip lagungarri batzuk:

  1. Hitz egin aurretik, errepasatu zer komunikatuko duzun.
  2. Engin ezazu oinarrizko gidoi bat.
  3. Imajinatu zure entzuleak zeintzuk izango diren eta haiei zuzendu.
  4. Ziurtatu grabatuko duzun espazioan eroso sentitzen zarela.
  5. Errebisatu bideoaren irudia eta audioa oztopatuko duten elementurik dagoen.

Bisualak diren elementuak jendearen arreta gehiago erakartzen dute, egunetik egunera, gutxiago irakurtzen baita. Hori esanda, ¡ez ahaztu tip hauek kontuan hartzea zure bideoa grabatzerakoan!

Iturria: urzua.mx


No hay comentarios: