Kaixo denoi!
Marketing interaktiboaz ari garela, ekarpen honetan marketin-estrategiak arrakasta izateko oinarrizko truko batzuk ekarri ditugu. Horretarako, funtsezkoa da marketin-helburuak definitzea eta helburu horiek lortzeko ahalbidetuko duten taktikak ikertu, aztertu, neurtu eta ebaluatu behar dira. Truko batzuk hauek dira:
Kalean esaten denari arreta jarri
Zer da kontsumitzaileei gehien interesaten zaiena? Jendea zer esaten ari da? Nola asetuko zenituzke bezeroak? Kalean esaten denari erreparatu behar da. Publikoak zer behar duen eta zer nahi duen jakitean marketin estrategia garatzeko bidea aurkituko duzu
Bideoari garrantzia eman
Duela bi urte agerian geratu zen bideomarketina audientziarengana iristeko eta haien arreta lortzeko formarik eraginkorra zela eta aurrerantzen estrategia eraginkorra izango dela. Bideoekin bezeroekiko hurbiltasuna ematen da, azalpenak modu zehatz eta argiagoan eman daitezke eta sor daitezkeen zalantza guztiak argitu daitezke. Bideoari esker irisgarritasun handiagoa lor dezakezu.
Berehalako mezularitza
Sare sozialek (WhatsApp, Instagram, Twitter…) esparru digitalean lortu duten presentziaren ondorioz, berehalako mezuak marketin estrategia finkoa bihurtu dira azken bi urteetan. Enpresa batek bere komunitatearekin komunikazioa eta interakzioa sortzeko baliagarria da.
Egokitasuna eta aurreikustea
Marketin estrategiak edozein egoeretara egokituta egon behar dira eta etorkizun hurbil batean sor daitekeen edozein imprevistora (enpresaren makroingurunean, adibidez) prest egon behar da, edozein aldaketa egiteko. Estrategia ondo definitzen saiatu, erreala eta objektiboa izan dadin, edozein egoeretan aurrera eramango dela bermatzeko
Storydoing
Storytellinga istorioak kontatzean datza, esperientziak kontsumitzaileari saltzeko. Storydoinga pauso bat aurrerago doa: bezeroek kontatzen den istorioa eurek ere bizitzea da, hau da, markaren produktu edo zerbitzura esperientzien bidez hurbilaraztea.
Storydoingari esker lortzen diren abantaila batzuk hauek dira: audientziaren parte-hartzea, bezeroen fidelizazioa, markaren aipamen gehiago sare sozialetan, lehiakideeko ezberdintasuna eta notorietatea, biralizazioa…
Errealitate areagotua
Errealitate areagotuari esker, bezeroek edo kontsumitzaileek elementu birtualak mundu erralaren gainean ikusi ditzakete gailu teknologikoei esker. Marketin estrategietan gero eta gehiago erabiltzen ari da, eta metabertsoan aplikatzeko estrategia oso errentagarria da.
Eduki pertsonalizatua
Marketin pertsonalizatuaren bidez, marketineko mezuak bezeroetan beharretara eta ezaugarrietara egokituta egongo da. Kontsumitzailea baloratuta sentituko da eta hura erakartzeko estrategia funtzionala da.
Oinarrizko truke hauek erabiliz gero, marketin-estrategiak arrakasta izateko aukera asko ditu. Zorte on denoi eta jarraitu lanean!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario