Proiektu honetan lanean hasi garenetik, ohartu gara metarbersoaren sektore berri honetan, murgiltzeko sortzen ari diren aukerek gorakada handi bat izan dutela. Enpresa askok berrikuntza eta aukera berri bat bezala ikusten baitute merkatuan goraka joateko eta bezero berriak erakartzeko. Gaur egungo datuek ondorengo hau adierazten dute;
Goiko irudian ikus dezakegunez, metabersoaren sektorea oraindik ez da oso ohikoa kontsumitzaileengan eta horren aurrean erronka handi bat dute sektore honetara salto egin nahi duten enpresek eta baita metabersoaren sortzaileek.
´´Bloomberg´´-en analisi baten arabera, metabersoaren merkatuak 783 milioi dolar mugitzera irits daiteke 2024. urtean. Datu honekin adierazi nahi da 2020.urtearekin alderatuta, %13,1 eko gorakada (KPMG) izatera irits daitekeela . Honela ikusirik, datu honek harritu egin gaitzake. Baina aurretik ikusi bezala, metabersoarne mundu hau gero eta indar hadiagoa hartzen ari da eta apurka apurka, marka eta enpresa gehiago ari dira murgiltzen merkatu honetara.
Jada, Nike bezalako marka esanguratsuek, ezagutarazi dute metabersoan dituzten produktuen gamak. Nike-ek 2021.urtean atera zuen ´´Nikeland´´ izeneko gune birtuala metabersoko Roblox plataforman. Besteak beste, Zara, Laagam eta beste hamaika enpresa hasi dira ibilbide berri honekin.
Datu hauek hemanda, nola ikusten duzu Metabersoaren etorkizuna?
Informazioa KPMG-tik hartua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario