martes, 1 de noviembre de 2022

CARL JUNGEN ARKETIPOAK ETA NEEDSCOPE

Enpresaren kultura eta norabidea zehaztea oso pauso garrantzitsua da, ez bakarrik enpresa beraren izaera definitzen delako, baizik eta horrekin batera bezeroen profila zehaztu ahal delako. Hau egiteko hainbat metodologia desberdin erabili daitezke, eta hemen horien arteko bi azaltzea erabaki dugu, gure enpresa zehazten lagundu digutenak eta zuen lanean berdina egitea espero dugunak. 

Carl Jungen 12 arketipoak

Jung suitzar psikiatra izan zen, psikoanalisiaren aitzindaria, eta pertsona-mota desberdinak sailkatzeko 12 arketipo desberdindu zituen teoria horietan oinarrituta. Neuromarketinean 1980tik aurrera erabiltzen hasi zen eta sailkapena honako hau da:

1. Sortzailea: Azkarra, sormenez betea eta erraz etsiten ez duen horietakoa. Munduan aztarna uztea eta ikasitakoa partekatzea dira honen helburuetako batzuk. Arketipo honetan Lego edo Apple aurkitu ahal ditugu.

2. Errugabea: Egiazkotasuna, berezkotasuna eta gardentasuna dira honen ezaugarrietako batzuk, sinpletasuna eta baikortasuna iradokitzen ditu. Arketipo honetan Dove edo CocaCola aurkitu ahal ditugu.

3. Jakituna: Adimena, ezagutza eta partekatzeko joera dira honen ezaugarriak, informazioa banatzea eta mundua ulertzea ditu helburu. Arketipo honetan Google edo CNN aurkitu ahal ditugu.

4. Esploratzailea: Mundua deskubritzeko asmoa, egunerokotasuna alde batera uzteko nahia eta gogo bizia dira honen ezaugarriak, bizitasuna iradokitzen du. Arketipo honetan Land Rover edo Red Bull aurkitu ahal ditugu.

5. Iheslaria: Bihurrikeria, ezinegona eta askatasuna dira honen ezaugarrietako batzuk, gizartearen kanonetatik irteteko asmoa eta iraultza baten desira bultzatzen du. Arketipo honetan Desigual edo Harley Davidson aurkitu ahal ditugu.

6. Magoa: Itxaropena, errealitatearen eraldaketa eta izaera misteriotsua dira honen ezaugarrietako batzuk. Askatasuna eta berrikuntza nabarmentzen dira ere. Arketipo honetan Disney edo Axe aurkitu ahal ditugu.

7. Heroia: Langileak, ausartak eta konpromezu zein motibazio handikoak izango dira talde honetan kokatzen direnen ezaugarri batzuk, edozein erronkari aurre egiteko prest. Arketipo honetan Nike edo FedEx aurkitu ahal ditugu.

8. Maitalea: Honek transmititzen duen balorea pertsonalizazioan datza, bezeroarekiko ardura eta sentimendua. Tratu honek esklusibotasun sentsazioa sortzea lortzen du. Arketipo honetan Dior edo Victoria’s Secret aurkitu ahal ditugu.

9. Bufoia: Axolagabetasuna, barregarritasuna eta irisgarritasuna dira honen ezaugarrietako batzuk. Bizitza sinpletasunez disfrutatzeko eta egunerokotasuna alaitzeko helburua du. Arketipo honetan Oreo edo Doritos aurkitu ahal ditugu.

10. Herritarra: Gizartearen parte izatea eta egunerokotasunarekin identifikatzea ditu helburutzat, horretarako, eraginkortasuna eta adiskidetasuna baliatzen ditu. Arketipo honetan Levi’s edo Ikea aurkitu ahal ditugu.

11. Zaintzailea: Bizitza hobeago bat lortzen laguntzen du, esfortzuak murrizteko eta babestuta sentitzeko helburua dauka. Fokua gizartea eta banakakoak dira. Arketipo honetan Nestle edo Dodot aurkitu ahal ditugu.

12. Gobernaria: Lider naturala, era errezan adierazten da eta pertsuasio botere handia dauka. Karisma eta autoritatea dira honen ezaugarrietako batzuk. Arketipo honetan Rolex edo Mercedes aurkitu ahal ditugu.

Hemen sailkapena irudikatzeko baliogarria suertatu ahal den argazkia, arketipo bakoitzaren ezaugarriak eta herlburuak eskaintzen dituena:


Carl Jungen arketipoak. Iturria: zionbalkon

No hay comentarios: