martes, 1 de noviembre de 2022

Lan praktikoa: marketin-planaren kontrola


Kontrol-sistema marketin-plana egiteko azken urratsa da. Marketin-planaren azken fasean plan bera jarraitzeko egingo diren kontrolak ezartzen dira. Fase honetako oinarrizko erreferentziak SMART motako planaren helburuak dira, helburuen ezarpena egiteko orduan egindako hierarkia kontuan izanda. Honi esker marketin-mixaren ekintzen adierazleak helburu horiekin lotu ditzakegu, baita helburuen betetze-maila kontrolatu ere.

Marketin-plana garatzen ari den heinean kontrol hori egiteak akatsak eta desbideratzeak atzematen lagunduko du, eta garaiz erreakzionatu ahal da helburuak lortzeko eta ROI-aren maximizazioa ziurtatuko diguten neurri zuzentzaileak aplikatzeko. Beraz, egokia da kontrol-mekanismoak ezartzea helburu bakoitzerako eta jarduera partzialetarako, ez bakarrik prozesuaren amaieran horiek lortzeko. Gehienetan kontrol horiek egiteko hilabeteko edo hiru hilabeteko helburuak eta kontrolak finkatzen dira. Epe bakoitza bete ondoren emaitzak aztertzen dira. Desbideraketak gertatzen direnean aztertu egin behar dira planak behar dituen zuzenketak egiteko. Marketin-planean aztertu den enpresaren egoerak eta merkatuaren ezaugarriek marketin planeko kontrol partzialen beharra mugatzen dute.

Kontrol horiek egiteko neurketa-sistemak definitu behar dira, KPIak eta metrika garrantzitsuak zehazteko. Egokia litzateke aginte-koadro bat egitea, planaren kontrola errazteko, bai kontrol partzialetan, bai bukaeretan.

KPI bat (ingelesez, Key Performance Indicator) marketin-ekintza baten edo ekintzen multzo baten errendimendua aztertzeko erabiltzen den adierazlea da.

Marketineko aginte-taula (dashboard) funtsezko adierazle-multzo batez osatutako gainbegiratze- eta kontrol-sistema da. Adierazle edo indikadore horien funtzio nagusia marketin-planaren etengabeko errendimendua islatzea da eta, horren bidez, aginte-taulak helburuak lortzeko bidean erabakiak doitzeko gida gisa balio du.

Oinarrian, azken fase honetan marketin plana garatzeko ezarri eta gauzatuko diren ekintzen kontrol jarraitua egiten da eta honen bidez plan osoko helburuak zelan betetzen ari diren kontrolatuko da. Honela ikusita, ekintzetako indikadoreak planeko helburuekin elkartzen dira eta, aldi berean, indikadore desberdinetako aurrikuspenek helburuak zein neurritan betetzen joango diren esango digute. Beraz, marketin-planean proposatu diren marketin mixeko ekintzek euren indikadoreak edo KPI-ak izango dituzte. Eta fase honetan marketin-planeko helburuak zein neurritan beteko diren jakiteko adierazleak zehaztu behar dira, baita espero diren emaitzak adierazle desberdinetan ere (KPI-Key Performance Indicators).

No hay comentarios: