Ekarpenen bidez lantaldeak praktikan duen inplikazio intelektuala adierazten du, fitxan betetzeko diren beste arloekin batera. Lan praktikoaren garapena formatiboa izateko hiru oinarri daude: asignaturaren apunteak, lan praktikoa egiteko ematen diren irizpideak eta gomendioak gehi lantaldeak bilatzen eta aurkitzen duen ezagutza egokia, lan praktikoan aplikatzeko baliagarria dena. Azken oinarriaren adierazle interesgarriak eta elkarlana egiten jakiteko gaitasunaren bultzatzaileak ekarpenak ditugu. Baina, ekarpenak lan praktikoaren testuinguruan azaldu behar dira. Azalpen hori ahalik eta zehatzena izatearen bidez inplikazio intelektuala hobeto adierazten da eta ikaskideentzako laguntza egokiagoa izango da.
Beraz, ekarpenetan ondo azaldu zertarako diren interesgarriak lan praktikoaren garapenean.
Eskerrik asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario