Zer da Growth Hacking-a? Zer da salmenten funnel bat? Nola aplikatu dezakegu produktu eta zerbitzu gehiago saltzeko? Ez badituzu terminoak ezagutzen eta marketin digitalari buruzko ezagutza zabaldu nahi baduzu, etxetik ikasteko aukera duzu hitzaldi honekin. José Luis Terrazas Rodriguez (20 urte informatikaren munduan) izango da hizlaria eta bere ezagutza guztiak partekatuko ditu.
Erabiltzaileekin harremanetan jartzeko prozesuak nola planteatu eta ezarri ikas dezakegu, eta, horrela, gure marketin-planaren helburuak bete: bezero posibleak bezeroak bihurtzea, erregistro bat lortzea eta salmenta bat ixtea, besteak beste. Bestalde, ezagutuko dugu nola ahalik eta baliabide-gastu txikienarekin enpresa bat zelan handitu; gure kasuan, hori da gauzarik garrantzitsuenetako bat, ez baitugu aurrekontu handirik.
Aprobetxa dezagun gehiago ikasteko eta gure lanetan aplikatzeko!
Data: 2020/11/25
Ordua: 19:00-20:30
Modalitatea: Online
https://www.meetup.com/es-ES/Irun-WordPress-Meetup/events/273528244/

No hay comentarios:
Publicar un comentario