Marketin planaren bigarren fasean aplikatzeko irizpideak eta gomendio lagungarriak:
1. Helburuak ezartzeko hausnarketa sakona egin behar da. Helburuak mota desberdinetakoak izan daitezke baina helburu garrantzitsuenak SMART formatuarekin ezarri behar dira. Helburuen arteko dependentziak eta hierarkiak aztertu behar dira. Helburuak ezartzeko unean eta esandako hierarkiari jarraituz, helburuak gauzatzeko KPIak edo indikadoreak ezarri ahal dira. Laugarren fasean, marketin planaren kontrola planifikatzeko, fase honetan ezarritako helburuak oso garrantzizkoak izango dira, zeren helburu hauetako orokorreko KPIak eta marketin mixean proposatzen direnak elkartu beharko diren. Laugarren faseko kontrolaren plangintzak bigarren fase honetan erabakitako helburuak abiapuntu moduan izango ditu.
2. Estrategia ezartzeko hautaketa egin behar da. Hau da, zein den estrategia egokiena hautatu egin behar da. Nola estrategia desberdinak dauden eta orokorragoak eta funtzionalagoak izan daitezkeen, baliteke estrategia bat baino gehiago erabiltzea. Estrategiari buruzko hausnarketa egin behar da ikerketaren eta helburuen arabera egokiena aukeratzeko. Atal honetako berebiziko hausnarketa gure eskaintzaren lehiaketa-abantailari buruzkoa da. Zergatik izango gara estimatuak?
3. Marketin mixeko politikak definitzeko unean marketin plan bat egiten ari garela gogoratu behar da. Marketin planeko atal honetan politika bakoitzeko estrategia definitu ahal dugu.
Zerbitzuen zorroaren definizioa erabaki behar da. Enpresak dituen baliabideen eta aurreko erabakien arabera zerbitzuen definizioa eta zerbitzuak definitzeko estrategia garatu behar dira. Marketin mixeko politika desberdinei buruz teorian ikasitako kontzeptuak kontuan izan behar dira. Teoriaren bi ataletan ikusi dira: barne egoera aztertzeko unean eta estrategiak ikusi ondoren marketin mixeko proposamenetan kontuan izateko aspektuak ikusi direnean. Aspektu guzti hauek marketin mixeko politikak definitzeko unean presente izan behar dira, marketin mixeko arloetan egin daitekeena erabakitzeko baliagarriak izan daitezkeelako.
Prezioen politika erabakitzeko oinarrizko aspektuak daude: gastuak eta mozkin marjina, oreka-puntua, kobratzeko erak.
Komunikazioaren politika erabakitzeko helburuak eta komunikazio-estrategia ezarri behar dira. Komunikazio helburuek marketin planeko helburuen arabera definitu behar dira. Kreatibitatean eta hedabideen plangintzan orokorreko proposamenak egin daitezke, eginbeharreko lana gehiegi ez luzatzeko. Komunikazioaren politika honen barnean egokienak izan daitezkeen komunikazio ekintzak proposatzeko beharra dago. Eta komunikazio ekintzak erabakitzeko irizpideak agertu behar dira. Komunikazio ekintzen emaitzak kontrolatzeko KPIak proposatu behar dira, marketin planeko helburuak betetzeko baliagarriak direnak.
Bukatzeko, agentziaren bezeroei zerbitzatzeko eta fidelizazioa mantentzeko plangintza egin daiteke, hemen ager daitezkeen helburuak, estrategiak eta ekintzak definitzen.
Orokorrean marketin mixeko ekintza guztiak erabakitzeko argudioak erabili behar dira. Argudio horiek marketin plangintzan aurretik garaturiko puntu desberdinetatik etor daitezke: ikerketa, helburuak, estrategiak, politika desberdinetako helburuak eta estrategiak eta abar. Beraz, argudiorik gabeko asmaketak ez egin, mesedez, zeren asmaketek plangintzaren oinarrien kontra egiten baitute.
Ez ahaztu marketin mixeko politiketan proposatzen diren ekintzak zehatzak izan behar direla, bestela, marketin planeko aurrekontua zehaztea ezinezkoa izango da. Marketin plana marketin operatiboan aplikatzeko tresna da. Hau dela eta, marketin planak finkatzen duen epean aplikatzeko ekintza zehatzak adierazten dituen dokumentua egin behar dugu. Ekintzen kronograma erraminta operatiboa da, baita ekintzen bidez egingo den inbertsioaren azalpena marketineko planaren aurrekontua jakiteko.
Eta bukatzeko orokorreko irizpideak eta gomendioak, baina marketin planaren garapen osoan kontuan hartzeko modukoak:
1. Marketin plangintzaren koherentzia ikusi behar da bere garapen osoan zehar, baita fase honetako helburuen, estrategien eta ekintzen artean ere.
2. Hobe da plangintzaren zehaztasuna eta koherentzia lortzeko asmoarekin proposamenak eta egitekoak zentratzea, dispertsioa eta zehaztasun falta sortzen dituzten proposamen ugariak garatzea baino.
3. Teoria ondo ulertzea eta beharrezkoak diren taldeko hausnarketak egitea. Baliagarria den ezagutza aurkitzeko lana egizue, mesedez.
4. Lan praktikoa egiteko metodologia ulertzea eta egoki garatzea.
5. Zentratu esfortzua zati bakoitza ondo egiteko helburuan. Aurreko faseetan izandako problemek hurrengo faseetan eragina izan ahal duten arabera aldatu, baina lan praktikoaren zati bakoitzeko esfortzuak gehien bat enfokatu horretan eskatzen dena egiteko gaitasunak adierazteko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario