lunes, 10 de septiembre de 2018

Proaktibitatearen lehen urratsak



Itxaso Jocanok, 2016/17 ikasturteko ikaslea, asignatura honetan izandako testigantza uzten du. (Eskerrik asko Itxaso)



Ziur aski zuetako askok interes gutxi duzue ikasgai honetan eta beste gutxi batzuk interes txikia baina ez oso bizia. Zuen laugarren mailako beste ikasgaiekin konparatuz, gogorra izan daitekeen ikasgaia dirudi eta, errealitatean, horrela dela baieztatuko dizuet. Baina kasu honetan, nahiz eta marketinean lehenengo pausuak ezagutzen hasiko zareten, zuen bizitzan zehar aplikatu ditzazkezuen teknikak eta filosofiak bereganatuko dituzue.

Zuen burua ezagutzen eta autokritikatzen ikasiko duzue. Enpresa filosofia landuko duzue, bai zuen banakako portaeran, bai talde giroan. Lan eraginkorra egiteko teknikak ezagutuko dituzue. Beraz, aplikatu dezakezuen ikasgaia izango duzue, beste ikasgai askotan ez dena lantzen. Horretarako zuen inplikazio maila altua izan beharko da hemendik ahal den guztia ateratzeko,  zuentzat oso baliotsua izango den kapazitatea bereganatzeko.

Nahiz eta hitz hauek irakurri, zuen interesa ez baldin bada piztu, ez larritu. Ikasgaia gainditzeko helburu bakarra baldin baduzue, teoria buruz “ikasiko” duzue. Baina, argi eduki, zuek zarete zuen bizitzako produktu preziatuenak, beraz, aukera bat emaiozue ikasgaiari eta aplikatu hilabete hauetan benetan ikasi beharrekoa. Proaktiboak izan, interesa erakutsi eta ez jarri oztoporik zuen buruei (nahiz eta prozesuan zehar zerbait atsegina ez izan). Azken finean, marketina zure bizitza filosofia bihurtu daiteke.

“Marketing takes a day to learn.
Unfortunately, it takes a lifetime to master.”
– P. Kotler –

No hay comentarios: