Kontzeptu hau asignaturan ikusten dugu. Orain gure herrian estrategia orokorra dago Industria 4.0 bultzatzeko eta gu estrategia horren barnean gaude marketina eta komunikazioa aplikatzeko teknologia berrietaz baliatuko garelako. Adituak izateko formakuntza hartzen ari gara Euskalherriko gizarteak subentzionatuta prozesu honetan profesional egokiak izateko.
Zer da Industria 4.0? (Informazio-iturria: SPRI)
Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du.
Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena:
eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira,
mantenimendura eta azken birziklapenera”.
4. iraultza industrialaren oinarria da
informazioa modu adimentsuan atzematea eta lantzea denbora errealean
balio-katea osoan eta produktuen eta produkzio-sistemen bizi-ziklo
osoan, horrela erantzuteko bezeroen pertsonalizazio
eskaera gero eta handiagoari.
“Basque Industry 4.0. The Meeting point 2017”
prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan
zentratutako ekitaldi bat da. Diseinurako, garapenerako, produkziorako,
logistikarako eta fabrikazioaren kudeaketa integraturako
tresna adimendunak. Ekitaldia hiru aldiz
egin da orain arte, eta dagoeneko topagune sendo bihurtu da, goraka ari
delarik bere zifra guztietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario