Marketin-plan bat sortzearen inguruko lana entregatzeko epea amaitzeko egun gutxi falta dira. Azken atazei bukaera ematea eta txostenari egitura egoki bat ematea beharrezkoa da. Horretarako, proiektuaren maketazioarako gako tekniko batzuk ekarri ditugu, prozesua bera, atseginagoa izan dadin.
1) Azala
Azalaren funtzio nagusia lanaren gaia eta egilea identifikatzea da. Beraz, izenburua, taldearen izen-abizenak, irakasgaia, urtea, unibertsitatea... sartu behar dira. Lana nabarmentzeko aukera bat ere bada, beraz, azalean sormenaz baliatu daiteke.
2) Zenbakitzea
Orrialdeak zenbakituta egon behar dira eta zenbaki horiek aurkibidearekin bat etorri behar dute. Orrialdeak eskuineko goiko edota beheko ertzetan zenbakitu daitezke eta zenbakia ertzetik 2,5 zentrimetora kokatu behar da.
3) Titulazio-mailak
Funtsezkoa da titulazio-mailak errespetatzea. Bakoitzak bere estiloa izan beharko du, hala nola 1.titulua, 2.titulua...
4) Marjinak
Lana irakurgarria izan behar da eta horretarako, goiko eta beheko ertzetan 2,54 zentimetroko espazioa egon behar da. Alboetan berriz, 3,5 zentimetro gorde behar dira.
5) Lerroartea
Lerroartea zaindu behar da, testuari airea emateko eta ondo ulertzeko. Baina, kontuz! Ez eman espazio gehiegi, lanaren egitura kaltetuko du eta.
6)Tipografia
Tipografia irakurgarria erabili behar da, dinamikoa eta ulertzeko erraza dena. Adibidez: Times New Roman, Helvetica, Calibri, Arial...
No hay comentarios:
Publicar un comentario