martes, 8 de noviembre de 2022

Metabertsoaren onurak enpresentzat

 Metabertsoaren onurak enpresentzat

Metabertsoak, mundu birtual desberdin batean, eta mundu errealean esperientzia birtual areagotuaren aukera eskaintzen ditu. Horrela, interakzio modu berri bat eskaintzen die pertsonei.

Baina eguneroko erabiltzaileei esperientzia berri bat eskaintzeaz gain, enpresen produktibitatea hobetzen ere laguntzen du, honako aukera hauek ematen dizkie:

  • Bilerak edo lantaldeak sortzea eta garatzea

  • Esperientzia pertsonalago izateko aukera

  • Erabiltzaile bat baino gehiago dituen esperientzia baten aukera

  • Enpresako kideen pertsonai pertsonalizatuak sortzea.

  • Beste tresna teknologiko batzuekin bateragarri izateko aukera

  • Objektuak 3Dn ikusteko eta birsortzeko aukera

  • Espazio birtual berrien diseinua

  • Datuak prozesatzearen erabilera, enpresei emaitzak iragartzen lagunduko diena

Metabertsoak enpresei ekar diezazkiekeen onurak ezagututa, gero eta erakunde gehiagok  teknologia berri horretan sartzea erabakitzen dute. Esate baterako, arropa marka asko mundu errealeko produktu ezagunenak ateratzen hasten dira metaversoaren erabiltzaileentzako bertsio birtual batean, laneko zein jolas-ekitaldiak birsortzen dira mundu birtualean, produktuak edo zerbitzuak birsortzen dira bezero potentzialek probatu eta esperientzia berri bat izan dezaten.

Nahiz eta esperientzia birtual edo hibrido bat enpresa batentzat interesgarriak edo erakargarriak izan daitezkeen, gauza asko hartu behar dira kontuan.

  • Enpresek modu birtualean birdiseinatu beharko dituzte beren produktuak

  • Inbertsio teknologikoak egin beharko dituzte beharrezko azpiegitura lortzeko

  • Egoera berria arautuko duen legeria berri bat ezarri beharko luke

  • Enpresak bere estrategiak eta materialak eguneratu beharko ditu

Gainera, metabertsoan zenbat eta enpresa eta pertsona gehiago parte hartzean, orduan eta enplegu gehiago sortuko dira. 


No hay comentarios: