viernes, 7 de octubre de 2022

Zerk desberdintzen ditu errealitate areagotua, errealitate birtuala eta metabertsoa?

Lana egiten hastean konturatu gara errealitate areagotuaren (AR), errealitate birtualaren (VR) eta metatartsoaren arteko  aldea oso txikia dela. Horregatik gure taldean erabaki genuen eskema txiki bat egitea hirurak ondo desberdintzeko eta batez ere, burua antolatuta izateko lan egiterako orduan. Beraz, uste dugu erabilgarria izango dela guztiok desberdintasunak ezagutzeko eta barneratzeko.
Modu oso laburrean, errealitate areagotua (AR) informazio digitala erabiltzailearen ingurunearekin denbora errealean integratzea da. Errealitate birtuala (VR), aldiz, ingurune erreal edo imajinario bat erreplikatzen duen teknologia da  eta erabiltzaileak ingurune horretan duen presentzia fisikoa simulatzen du. Metabertsoa mundu paralelo bat da, zeinean, teknologien bidez, erabiltzailea murgiltzen den, bizitza eta errealitate paralelo bat sortuz.
Errealitate areagotuaren (AR) bidez inguratzen gaituen errealitate fisikoa ikusten dugu, ez da existitzen ez den mundu bat, bizi garen mundua baizik. Ohikoena mugikor baten bidez bistaratzea da, baina posible da beste pantaila mota batzuk erabiltzea. Gure ingurumenarekin interakzionatzeko baliagarria da AR-a.
Errealitate Birtuala (VR), ordea, guztiz murgiltzailea da, bizi garen mundu erreal honetatik desagertzen gara, eta mundu birtual batean murgiltzen gara, 3D mundu batean, betaurreko zehatz batzuk janzten ditugu mundu birtualean ibiltzeko.
Metabersoa beste aurrerapauso bat da, aipatutako teknologien laguntzarekin gu haratago eramaten gaituena. Mundu paralelo batera eraman nahi gaitu, gure irudikapen edo alter ego baten bidez (avatar baten bidez), nahi duguna egin dezakegu. Errealitate edo mundu birtualekiko ezberdintasuna nabaria da; azken hauek bideo-joko baten parte dira, bideojokoa itzaltzerakoan jokatzeari uzten diogu, baina metabertsoa “mundu paralelo” bat da. Nahiz eta gu konektatuta ez egon, gauzak gertatzen jarraituko dira, konektatutako pertsonak jarraituko dute mundu erreal honetan gaudenean bezala, eta lotara joan arren, mundua ez da gelditzen.
Hemen uzten dizuegu aurretik esandako guztia laburtzen duen guk egindako infografia bat. Espero dugu baliagarria izatea.

Iturria: 1. taldeak eginda


No hay comentarios: