domingo, 23 de octubre de 2022

User eta Buyer pertsona. Benetan sinonimoak al dira?

User eta buyer pertsona terminoak sinonimotzat hartzen dira, baina lehenik eta behin zer diren definituko dugu. User edo buyer pertsona egungo bezeroan (edo idealean) oinarritutako erdi-fikziozko «pertsonaia» da. Pertsonak erabiltzaileekin hitz eginez eta hainbat datu demografiko eta psikografikoren arabera segmentatuz sor daitezke, produktuaren marketina hobetzeko. Erabiltzaile arketipikoak dira, eta haien helburu eta ezaugarriek erabiltzaile-talde handiago baten beharrak adierazten dituzte.

Enpresek eta komunikazio-agentziek erabiltzaile edo erosleen beharrak eta beldurrak hobeto identifikatzeko erbailtzen dituzte, eta hori abiapuntutzat zerbitu-zorroa diseinatu edo hobetzeko.

Sinonimotzat erabili harren, benetan sinonimoak al dira? Kontestuaren arabera, sinonimoak izan daitezke, eroslea eta erabiltzailea pertsona bera direnean, hau da B2C (Business-to- Customer) negozio ereduetan, esaterako, APP baten diseinuan, ez dago beste erdiko enpresarik, eta zerbitzua azken erbailtzailearentzat diseinatzen da.

Baina, zer gertatzen da B2B (Business-to-Business) negozio-ereduetan? Erosten duen enpresak (buyer pertsona) eta azken erabiltzailea (user pertsona), ez dira gauza berdina izango. Negozioa enpresari gure zerbitzua edo produktua saltzean bideratuko dugu, baina beti ere zerbitzu edo produktu hori diseinatzerako orduan azken erbailtzailea kontuan hartu behar dugu, saiatu behar gara erabiltzailea ahalik eta hobekien ezagutzen, eta horretarako erabiltzen dira user pertsonak.

Erabiltzailearen behar horiek erdian jartzeari Marketin 3.0 deritzogu (bigarren mailan ikasitako kontzeptua), marketina ez da produktuaren ezaugarrietan zentratzen, pertsonaren esperientzia eta beharretan baizik. Horregatik user pertsona eta marketin 3.0-a hain lotuta daude, erabiltzaileare beharretan zentratu behar garelako hasieratik gure produktu edo zerbitzua diseinatzeko.

Gure taldean egoera honekin topatu gara, eta alde batetik gure zerbitzua erosiko duen markaren buyer pertsona egin dugu, eta bestetik zerbitzua erabiliko duen azken erabiltzailearena. Horri esker, marketin-plana hobe ulertu eta diseinatu dugu, bi pertsonen beharrak ondo bereizten.


Espero dugu informazio hau erabilgarria izatea!

1 comentario:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kaixo, eta ez ahaztu, mesedez, buyer pertsona definitzeko ikerketa egin behar dela. Erdi-fikziozkoa izateak ez du esan nahi asmatu behar denik, datuetan oinarritzen den definizioa izan behar da. Gauza bera gertatzen da enpatia-maparekin. Ikertzeko prozesuetan datuak ezin dira asmatu, bestela, ez zen ikerketa izango. Eskerrik asko ekarpena egiteagatik.