lunes, 3 de octubre de 2022

Tailerra: Plan digital batek emaitzak antolatu, neurtu eta bermatzen ditu. Etekina atera zure ahaleginei

 

Planifikatu zure online marketin-estrategia: ikuspegia, publikoa, helburuak, kanalak, inbertsioa, lan-ildoak. Egin Plan Digital bat kanal digitaletan emaitzarik onenak emango dizkizuten ekintzak ebaluatzeko, eta saihestu "bururik gabeko oilasko" gisa egotea.

Zure negozioaren egoera digitala ezagutzeko eta online difusio, erakarpen, bihurketa, salmenta eta leialtzearen emaitzak lortzeko landu beharreko alderdiak ezagutzeko eta elkarrekin Zure Plan Digitala definitzeko tailer praktikoa.

 

Helburua

Marketin Digitalean landu beharreko ildoak ulertzea eta zehaztea; ez du guztiak balio, ezta gauza bera guztientzat balio ere; enpresa, proiektu eta egoera bakoitzerako onena ezagutzea eta zehaztea.

 

Nori zuzendua

Marketinaren eta salmentaren arloko langileak, zuzendaritzako kideak, enpresaburuak.

 

Programa

  • Sarrera
  • Egoeraren analisia: barnekoa eta kanpokoa
  • Lehia eta Benchmarking-a
  • Helburuak, estrategia eta taktikak
  • Keyword Research: posizionamendua, branding eta sareko presentzia
  • Web-gunearen analisia: intereseko alderdiak
  • Social Media eta eduki-plana
  • Neurketa eta kontrola. Erabakiak hartzea
Tokia: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. 204 eraikina
Data: 25-10-2022 tik 26-10-2022 ra
Prezioa: 50,00€
  • Koordinazio agentzia: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30
  • Iraupena: 8 ordu
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Irakaslea: Borja Bonilla (Tu Broker Digital)
  • Ikastaroaren hizkuntza: Español
Informazio gehiago
 
 
Data: 18-10-2022 tik 19-10-2022 ra
Prezioa: 50,00€
  • Koordinazio agentzia: Miramon Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:00 - 13:00
  • Iraupena: 8 ordu
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Irakaslea: Borja Bonilla (Tu Broker Digital)
  • Ikastaroaren hizkuntza: Español
Informazio gehiago
 

 

No hay comentarios: