- Proiektuaren bereizketa egin, arloak eta atazak (edota azpiatazak) identifikatzeko eta definitzeko. Bereizketa ahalik eta zehatzena izan behar da, hasieratik proiektuaren aurreikuspen egokia izateko. Proiektua joan ahala ataza gehiago ager daitezke. Atazak ondo eta zehatz definitu behar dira elkarren artean ondo bereizteko. Definitzeko irizpide nagusia atazaren helburua da, hau da, ataza honen bidez lortu nahi dena: txosten bat, konparaketa bat, diseinu bat, bideo bat, gidoi bat, galdetegi bat, plangintza bat kalkulu-orri batean eta abar.
- Kalkulu-orrian erreferente nagusia ataza da. Beraz, errendaketan atazak agertu behar dira eta zutabetan ataza bakoitzaren datuak: atazaren zenbakia, proiektuaren arloa, ataza mota, egilea, hasiera-data, bukaera-data, erabilitako denbora eta abar.
- Kalkulu-orriaren bidez oso erreza izan beharko zen proiektuari buruzko txostenak egitea: zenbat denbora lan egin duen kide bakoitzak (hau oinarrizkoa da gure praktikan), zenbat denbora erabili diren ataza desberdinetan edo proiektuaren arloetan, proiektuaren garapen kronologikoa eta abar.
- Lan praktikoa bukatzen denean kide desberdinetako lana erakusteko txostena egin behar da.
jueves, 27 de octubre de 2022
Proiektuaren kudeaketan kalkulu-orria egiteko irizpideak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario