miércoles, 5 de octubre de 2022

"Metaverso para principiantes" podcasta: hasiberrientzako aukera

Izenburuak dioen moduan, José F. González aurkezleak metabertsoan hasiberriak garenontzat espazio didaktiko bat eskaintzen du "Metaverso para principiantes" podcastean. Uztailan hasi zuen bidea, eta ordutik metabertsoaren inguruan hitz egiteko profesionalak elkarrizketatu ditu gai ezberdinak jorratuz: metabertsoko hezkuntza, enpresen garapen eta ekintzailetza, enplegagarritasuna... Honen bidez, denok gure buruari egiten dizkiogun galderei erantzuna ematen saiatzen da:

  • Zer ekintzailetza-aukera edo garapen profesionalerako aukera daude Metabertsoan?
  • Zein enpresa ari dira lanean Metabertsoan?
  • Nola garatzen da blockchain teknologia?
  • Zertarako erabiltzen dira kriptomonetak?
  • Zer da NFT bat?
  • Edo gizartean gehien egiten dena: ZER DA METABERTSOA?

Teknologiak gizartean gero eta leku gehiago hartzen ari den garai honetan, ezinbestekoa da joera berriak ezagutzea, batez ere gazteok. 30 mintuko kapituluetako podcast honekin, entzuleak lehen murgilketa bat egin dezake gaian, eta adituek esateko dutena ezagutu dezake.

Podcasta entzungarri dago Spotify, iVoox, Youtube eta egilearen weborrian, besteak beste. 

Asko gomendatzen dizuegu kapituluei aukera bat ematea, zalantzak argitzeaz gain beste galdera batzuei atea ireki baitizkigu gure taldeari.


"Metaverso para principiantes" podcastaren azala






No hay comentarios: