Gaur egun ezinbestekoa da metodologia egokia aplikatzea lan egiterako orduan. Lan-karga, proiektu desberdinen arteko kontziliazioa, muga-epeak… Asko dira kontuan hartu behar ditugun gauzak, eta, beraz, oso erraza da horiek ahaztea edo bidean galtzea.
Kanban metodologia, ikasgelan erabiltzen duguna, egokia da arazo horiek saihesteko eta gure produktibitatea maximizatzeko. Gure proiektuak barne hartzen dituen ataza guztiak identifikatu behar dira. Hortik abiatuta, tablero eta kalkulu-orri bidezko jarraipena egingo dugu. Taulek, egiteko ditugun zereginak, egiten ari direnak eta amaitu ditugunak identifikatzeko balioko digute. Bestalde, kalkulu-orriak egindako lanen jarraipena egiteko, inbertitutako denbora islatzeko eta muga-datak gogoan izateko balioko digute.
Trello tresna oso erabilgarria da metodologia hori aplikatzeko. Webgunerako, androiderako eta IOSerako aurki dezakegu. Bikaina da, ordenagailuaren informazioa denbora errealean eguneratuko baita gure mugikorrean, eta alderantziz. Gainera, modu partekatuan eta banaka lan egin daiteke. Egokia da talde-lanetarako, bakarkako lanetarako eta baita gure egunerokotasunerako ere.
Hurrengo bideoetan tresna honi probetxurik handiena ateratzen ikasteko tutorial bat aurki dezakezue. Erakutsiko dizue nola sortzen den taula bat, nola pertsonalizatzen den, nola sortzen diren zutabe berriak, nola gehitu partaide berriak, zerrendak nola sortzen diren... Bigarren tutorial bat ere aurkituko duzue, laburragoa dena. Hemen erakutsiko dizue nola lotu dezakezuen zuen Trelloko kontua zuen Gmailarekin; horrela, lan-fluxua ez da etengo postaz zeregin berri bat jasotzerakoan.
Trello nola erabiltzen den tutoriala: https://www.youtube.com/watch?v=sZd7uUPigk8
Trello nola binkulatu Gmail kontuarekin:
https://www.youtube.com/watch?v=sa8uF54oJJs&list=PLThZMFTduHFYxREjsMjONLEKHyr_MLeoK&index=2
No hay comentarios:
Publicar un comentario