miércoles, 24 de noviembre de 2021

Erakundeen komunikazioa Covid osteko garaian: Aukera ona da krisi bat jendearekin birkonektatzeko?

 

Erakunde publikoen komunikazioaren inguruko hitzaldi bat antolatu da fakultatean abenduaren 3rako. Kasu honetan Oroitz Zabala gonbidatua izango da. 

Zabalak Master Amaierako Lana 10.000 biztanle baino gehiagoko udalen komunikazioaz egin zuen eta ondoren, enpresa bat sortu zuen (KASU: https://www.kasu.eus/nor-gara/).

Hainbat komunikabidetan agertu zen albistea:

NAIZ:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2021-05-17/hemeroteca_articles/el-uso-de-las-redes-esta-generalizado-en-los-ayuntamientos-pero-sin-interaccion

NOTICIAS DE NAVARRA:
https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2021/04/25/los-principales-ayuntamientos-navarra-no-responden-los-ciudadanos-sus-redes-724575-300.html

Eta gaiarekin webgune bat sortu zuen:

https://ayuntamientosqueescuchan.com/resultados-investigacion/

Horrekin guztiarekin, abenduaren 3an gure fakultatera etorriko da, masterreko emaitzez eta orokorrean komunikazio instituzionalaz hitz egitera. 

Beherago info gehiago:

"Erakundeen komunikazioa Covid osteko garaian: Aukera ona da krisi bat jendearekin birkonektatzeko?"

Galdera horri erantzuteko eta kasu praktiko batzuk azaltzeko Oroitz Zabalaren bisita izango dugu Fakultatean. Zabala KASU enpresako sortzailea da eta udalerri ezberdinekin lan egiten du euren komunikazioa hobetzeko aholkulari gisa.

Abenduak 3, 10:30ean, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko auditorioan.

Informazio gehiago:
KASU agentzia: "Komunikatu konektatzeko, eraldatzeko, gehitzeko".
 https://www.kasu.eus/nor-gara/

No hay comentarios: