Lanpostuaren
xedea
Bezeroaren bizi-zikloaren onlineko kudeaketa bultzatu eta finkatzea, bezero potentzialak erakartzea, haiek bezero bihurtzea, atxikitzea eta fidelizatzea sustatzeko.
Erantzukizunak
·
Marketin digitaleko estrategia garatu eta definitzea,
marketineko ibilbide-orria planifikatzea eta aurrekontuak esleitzea, onlineko
salmenta-helburuak lortzeko.
·
Online eskuratu eta atxikitzeko estrategiak kudeatzea,
hazkundea errazteko.
·
Onlineko marketinaren negozio-motor guztiak garatzea
(sare sozialak, PPC, SEO, Affiliate marketing, Display advertising, posta
elektronikoa); erabilgarritasuna eta erabiltzailearen portaera aztertzea.
·
Kanpoko marketin digitaleko agentziak koordinatzea,
hauen bidez: paid search, paid social, bistaratze-baliabideak eta SEO.
·
Marketin digitaleko kanpaina guztietan lan egitea,
trafikoa eta salmenten bihurtze-tasa handitzeko.
·
Zeharkako elkarrizketa eta koordinazioa eragitea IT
sailarekin eta beste sail batzuekin, hala nola Marka sailarekin, webgunean
hobekuntzak eta garapenak egiteko.
·
Merkataritza elektronikoaren erabiltzailearen
esperientziarik onena bermatzea, UXko garatzaile eta taldeekin lan eginez,
salmenten bihurtze-tasa hobetzeko eta ihes egitea saihesteko.
·
Marketin-jarduera guztien inbertsioaren itzulkina
neurtzea eta datuak eta analisiak erabiltzea optimizazio-erabakiak bultzatzeko.
Webaren azterketa erabiltzea erabakiak hartzeko funtsezko abiapuntu gisa.
Plangintza zehatza eta KPIen neurketa bermatzea, kanal bakoitzaren neurrien
ikuspegi analitikoaren bidez.
·
Merkataritza elektronikoaren diru-sarreren eta
marketin digitaleko inbertsioen irabazi-galeren txostenak sortzea.
· Eragiketa komertzialak eta Call Center-aren kudeaketa eraginkorrago bihurtzea, bikaintasuna helburutzat harturik NPSan eta bezeroarentzako arretan.
Jarrerak
·
Bezeroarekiko orientazioa.
·
Helburuak lortzeko orientazioa.
·
Talde-lanean jardutea.
·
Ekimena, proaktibitatea, jarraikitasuna, ausardia eta
autonomia.
·
Pertsonen arteko komunikaziorako eta negoziaziorako
trebetasunak.
· Berritzailea izatea, eta malgutasuna eta inguruneko aldaketetara egokitzeko
gaitasuna izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario