Trello aplikazio bat da, proiektuak kudeatzeko eta egin behar dituzun zeregin mota guztiak antolatzeko, horiek egiteko prozesua optimizatzeko eta bizkortzeko. Trellok metodo bat erabiltzen du, non egin beharreko lanak taula birtualetan multzokatzen diren, zutabe formako ataza-zerrendek osatuta.
Trello bezalako herraminta bat erabiltzea onuragarria dela uste dugu, eta Marketin Interaktiboko ikasgaiaren lan praktikoa antolatzeko oso egokia. Metodo mota honen helburua da zereginak taldean lan eginez antolatzea, optimizatzea eta gauzatzea, zereginak egingo dituzten taldekideen artean edozein motatako informazioa, abisuak eta lehentasunak partekatzeko aukerarekin.
Trello erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeen informazio iturriak:
Trello-ren webgune ofiziala: https://trello.com/es
Trello-ren inguruan hitz egiten duen atikulua: https://ayudatpymes.com/gestron/que-es-trello/
Trello erabiltzen ikasteko tutoriala: https://www.youtube.com/watch?v=r3tgjL4kwU8

No hay comentarios:
Publicar un comentario