jueves, 29 de octubre de 2020

Sarekin e-week (ekintzailetzari buruzko jardunaldia) ABIAN DAGO!!!

 


Bizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatu duten ekintzailetzaren astea da, eta aurtengoa lehen edizioa izango da.

Elkarrekintza espazio bat da, batez ere birtuala. Bizkaiko ekintzaileei bideratuta dago eta Sarekin Sareko erakundeen lankidetzarekin eraiki da. Guztion artean jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu ditugu, ekintzailetzarekin eta haren fase guztiekin erlazionatuta (ekintzailetza, enpresa proiektuen garapena, enpresen sorrera eta abian jartzea, finantzaketa eta merkatuan egonkortzea).

No hay comentarios: