lunes, 5 de octubre de 2020

Audientzia, neuromarketinga eta big data

21.Urr - 22.Urr  ONLINE ETA DOAN

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Komunikabide tradizionalen eta berrien sorkuntzan, hedapenean eta kontsumoaren azterketan ikuspegi eta baliabide teknologiko berriak erabiltzen hasi dira. Ohiko audientzia ikerkuntzatik harago, neurozientziak eta datuen azterketa masiboak dira horietariko bi.

Bi eguneko jarduera honen bidez, hasteko, neurozientziaren oinarriak erakutsiko dira modu praktikoan eta, hurrengo egunean, big dataz baliatzen diren sektore profesionaletako ordezkariak arituko dira beraien zeregina zertan gauzatzen den azalduz.

 

Helburuak

Neurozientziaren oinarriak azaldu, erabiltzen diren teknologiak eta ekipamenduak aurkeztu eta modu praktikoan aplikatu ikusentzunezkoen azterketan.

Gure inguruan big data erabiltzen duten enpresa, erakunde eta ikerketataldeen lana mahaigainean jarri eta zientziaren alor horri ikusten dizkioten balioak plazaratu

 

Informazio gehiago HEMEN

No hay comentarios: