Ez ahaztu lan praktiko bat egiteko irizpideak jarraitzeko gaitasuna izan behar duzula, graduaren laugarren kurtsoan zaudelako. Honen hemen tutoretzako fitxa ondo egiteko azalpena.
Gure ordu praktikoetako fitxak lau zati ditu:
1. Bilerako datuak. Taldea, txostenaren zenbakia (hurrenez hurren idatzia), tutoretzako eguna, Trelloko esteka eta kalkulu-orriko esteka.
2. Ikasgelako bilera osteko astean egingo diren atazak. Ataza bakoitza izen argi eta zehatz batekin agertzen da, atazaren emaitzari dagokiona. Ataza edo zereginaren arduradunen izenaz gain, ataza egiteko estimatzen denbora agertu behar da. Datu horiek guztiak kalkulu-orritik aterako dira astean zehar, ikasgelako bileran egingo diren aldaketak kalkulu-orrian erregistratzeko. Proiektuaren hasieran atazak ongi hausnartu eta definituz gero, lanaren garapen eta banaketa erraztu egiten dira. Kalkulu-orri horretan, ataza eta jarduera guztiak (atazen taldea) eta horien egileak, ataza bakoitza egiteko denbora, jarduerarena eta lan osoarena ikusiko dira. Egindako ataza guztiak ikasgelako bileretan aztertu eta komentatu behar dira, oniritzia emateko. Horrekin, taldeak bere iritzia emateko aukera izan du zeregin bakoitzean, eta gainera, talde osoa arduratzen da atazen azken emaitzaz. Metodologiaren ataza hauek definitzerakoan problemak ikusi ohi dira. Beraz, honetarako emandako azalpenez gain, informazio-iturri hauek eman ditut:
http://joseba-markeo.blogspot.com/2020/09/atazen-definizioa-eta-kronograma.html
http://joseba-markeo.blogspot.com/2020/09/proiektu-baten-atazak-edo-egitekoak.html
Zazpi pertsonako talde batek irakasleak emandako ezagutza bat egoki interpretatzen eta aplikatzen jakin behar du. Horretarako daude zazpi pertsona lantaldean, metodologia zein marketin plana ondo aplikatu eta egin behar direlako.
3.Proiektuaren azalpena azken bilaratik egundaino. Kalkulu-orrian proiektuaren garapeneko xehetasunak eta datu guztiak erresgistratzen direnez, proiektuaren azalpena egin daiteke problemarik gabe. Edozein taldekidek txostena egin eta azaldu ahal du, proiektuaren garapen orokorra taldekide guztiek jakin behar dutelako. Lan praktikoaren jarraipena egiteko eman diren fitxa guztietako txostenak irakurri ondoren, lan praktikoaren garapen osoa azaldu dela erakutsi behar da, kalkulu-orrian erresgistratu denaren arabera.
4. Talde-dinamikari buruzko hausnarketa. Prozesuak hobetzeko jarduera da eta taldekide guztiek talde-dinamikari buruz hausnartu egin behar dute: lanaren martxa, erabilitako metodoen egokitzapena, aurkitutako arazo eta konponbideak, horien egiaztapena, taldearen kultura lana kalitate handiz egiteko, taldeko kideen rolak funtzionamendu egokirako, atazen betetze maila eta kalitatea etabar. Taldearen dinamikari, norberaren eta taldearen autokritikarako gaitasunari, prozesuetan hobekuntzak aurkitzeko hausnarketa bateratu eta adostuari eta egiaztapenaren plangintzari buruzko hausnarketa sakonari esker, talde-lana ondo egiten ikasiko da. Eta hori da ikaslearen gaitasunak hobetzeko egiten ari den prestakuntza-ahalegin horren helburu nagusietako bat. Fitxaren atal honetan, metodologia eta lanaren dinamika hobetzeko taldeak hartutako erabakiak laburbiltzen dira, guztientzat argi eta garbi gera daitezen. Problemak identifikatu eta azaldu ondoren, konpontzeko soluzioak proposatu behar dira. Egitura da arazoak identifikatzea, azaltzea eta soluzioa deskribatzea.
IKASGELAKO PRAKTIKA BUKATU BEZAIN PRONTO IRAKASLEARI FITXA BIDALI BEHAR ZAIO (pdf formatuan)
Metodologia prestakuntza praktikoaren parte garrantzitsua da, beraz, ondo egin behar da proba praktikoa gainditzeko. Eta baliteka geroan gehien erabiliko den ezagutza izatea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario