jueves, 28 de noviembre de 2019

Doako formakuntza osagarria

Gaur egungo merkataritza elektronikoan arrakasta izateko gakoak. Online era errentagarrian saltzeko ezagutu behar diren tresnak, prozesuak eta teknologiak

Pablo Renaudek emango du trebakuntza-saio oso praktiko eta interaktibo hau. Merkataritza elektronikoko proiektu bat antolatzeko, eraikitzeko eta martxan jartzeko egin behar den bidean gidatuko gaitu, lehen salmentatik, hazkunde- eta errentagarritasun-faseraino. 
Pablok, estrategia-definizio-exekuzio eredu bat eta hizkuntza ez-tekniko eta denontzat ulergarria erabiliz, oinarriak emango dizkigu erabaki egokienak hartzeko, eta merkataritza elektronikoan arrakasta izateko gure aukerak maximizatzen dituzten produktu, bezero, merkatu, teknologia, tresna, prozesu eta marketina aukeratzeko.

Pablo Renauden saio honekin, aurreztu denbora, saihestu akatsak eta areagotu online saltzeko proiektuaren salmentak eta errentagarritasuna. Pablok 20 urte daramatza onlineko negozioei aholkua ematen errentagarriagoak izan daitezen, eta sendoagoak, ekosistema digitalean bizi-bizian gertatzen ari diren aldaketekiko.

 Informazio gehiago HEMEN

Zamudio (Bizkaia)
Data: 2019/12/12
Prezioa: Doakoa
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina
  • Ordutegia: 09:30 - 13:30 tara
  • Iraupena: 4 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Pablo Renaud

No hay comentarios: