lunes, 16 de septiembre de 2019

Biscay Bay Startup Campus 2019

“Iparralde osoan Early stage startupetarako potentzial handiena duen ekitaldia!!” – AED

Falta dena nabaritzen dutenak, aukerak ikusten dituztenak eta mundua aldatzeko beldurrik ez dutenak. Grina handiko pertsona berritzaileei sinesten duten gauzen alde borrokatzen lagunduko diegu.
#BBSC iparraldeko ekintzaile eszenaren aldeko ospakizuna da, komunitateak komunitaterako sortua. Europako hegoaldeko startup onenak gazte ekintzaileen inspirazio, ikasketa eta konexio iturri bilakatzeko espazioa da.
Zatoz ekintzailetzaren festara!
 

Zertan lagunduko dizu #BBSC ekimenak??

 

Ezagutzen

Cofounderrak aurkitzea, ideia prototipo bihurtzen ikastea edo fundraising delakoak nola funtzionatzen duen jakitea ezinbesteko etapak dira zure proiektua abiarazteko. #BBSC ekitaldian ekintzailetzaren arloko lider onenengandik ikasteko eta, zu bezala, gogoz dauden ehunka gazte ekintzaile ezagutzeko aukera izango duzu.
Gainera, ideia eta proiektu berritzaile onenentzako sari handiak ditugu. 10.000 € arte irabazteko aukera daukazu! 

No hay comentarios: