Pasa den hilean, 3 egunez Google Activate-k San Mameseko Ingeniarien fakultatean antolatutako formakuntza batera joateko aukera izan genuen eta gure esperientzia zuekin konpartitzea guztiz interesgarria dela uste dugu. Formakuntza ekintzailetzan oinarrituta zegoen, baina ez hainbeste zentratzen enpresa edo startup baten sorrerarako erabilgarriak izan zitezkeen pauso ekonomiko eta legalak azaltzean, baizik eta ideia original eta gizartearentzat erabilgarriak pentsatzean eta hauek nola aplikatzen ikastean.
Datorren urteetan zehar biziko dugun aldaketan (ikasle bizitzatik lan mundura) guztiz erabilgarriak izan daitezkeen hainbat ezagutza teoriko eta tip azaldu zizkiguten. Besteak beste: taldean ekintzen arduraz aritzen, partizipazioak gure abilezien arabera banatzen, eman beharreko pauso legalak sakonago ezagutzen eta startup bat ahalik eta azkarren hazteko lokalizaio egokienak bilatzen.
Garrantzitsuena, gure ustez, metolodologia konkretu batekin hiru egunez lan egiten erakutsi zigutela eta irudian ageri diren emozio guztiak bizi izan genituela da. Taldekide guztien ideiei entzuten ikasi genuen, nahiz eta ideia bere osotasunen zuzen izan gabe, baliagarriak izan daitezkeen pauso eta zatiak erabili ahal izateko. Guztiontzat erabilgarria izan zen dinamika bat dela uste dugu, eta hurrengo antzeko kurtsoetara joan ahal izateko aukera izatea espero dugu.
1 comentario:
Eskerrik asko zuen esperientzia konpartitzearren. Eta oso interesgarria izango zen jakitea ea zerbaitetan zuek ikasitakoa asignaturan ikusten ari garenarekin elkartu ahal den edo. Behin ikasgelan halaxe azaldu zenuten eta baliteke lotura gehiagorik izatea. ;-)
Publicar un comentario