miércoles, 15 de noviembre de 2017

Social Media Marketing (euskeraz)

Ikastaroa • 50 euro •  2017ko azaroaren 23tik 24ra  •  Bizkaia Enpresa Digitala / Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, 204
Ikastaro honetan zehar, onlineko marka bat nola sortu eta kudeatu ikasiko duzue. Horretarako, marketing digitalaren egungo egoera aztertuko dugu: alde batetik social median burutu beharreko praktika onak zeintzuk diren argituz, eta bestetik, erakunde ezberdinek nola komunikatzen duten ikusiaz.
Ondoren, social media estrategia bat nola jorratu ikasiko dugu, momentuan gehien erabiltzen diren sare sozialak zeintzuk diren eta bakoitzak dituen ezaugarriak aztertuz. Azkenik, sare sozialen bidez iragarkiak egiten eta horien emaitzak nola neurtu ikusiko dugu.
HELBURUA:
Onlineko marka garatu eta sarean komunikatzen ikastea. Horretarako, marketing digitalaren egungo egoera aztertuko da, kasuan kasu marka nola kudeatu jakiteko.
EGITARAUA:
1. Hasierako analisia: egoera aztertu
• Online edukien analisia: entzute eraginkorra
• Social Media komunikazioaren analisia
• Praktika onak: Oinarrizko printzipioak
• Benchmarking: nola komunikatzen dute antzeko erakundeek Social Median
2. Antolaketa: Social Media komunikazioaren jarraibide orokorrak
• Helburuak definitu
• Publiko objektiboa zehaztu
• Egun gehien erabiltzen diren sare sozialak
• Zalantzak eta ohiko galderak
- Facebook: Profila eta orrialdea ezberdintzen / Identitate korporatiboa: Nola sortu eta konfiguratu enpresa orrialde bat / FanPage-aren oinarrizko interakzioak / Estatistikak: Trafikoa eta emaitzak neurtzen, Argitalpenak: programazioa, segmentazioa eta nola nabarmendu
- Twitter: Zer da Twitter eta nola erabili, Nola sortu profil erakargarri bat / Tweet baten oinarrizko elementuak / Twitter kudeatzeko / monitorizatzeko eta analizatzeko tresnak (Hootsuite, SocialMention, Twitter Analytics)
- Instagram: Zer da Instagram eta nola erabili / Instagram marketing tresna bezala / Nola sortu enpresako profila / Instagram kudeatzeko / monitorizatzeko eta analizatzeko tresnak (Ink361, Latergram, Crowdfire)
• Social Media estrategia eta ekintzen garapena: (Edukien politika, Kanal ezberdinen bidezko difusioa / Sare sozialak kudeatzeko tresnak / Krisi egoeren protokoloa, Ekintzen kronograma
• Social Media Ads-ak: publizitatea sare sozialetan: Facebook Ads / Instagram Ads / Twitter Ads / Publizitatea YouTuben
3. Ebaluazioa: jarraipenaren adierazleak
• ROI. Adierazleen ikerketa Analytics eta beste KPI batzuk
• Helburuekiko adierazleaka
NORENTZAT:
Marketing digitalaren eremuan hezi eta onlineko marka kudeatzen ikasi nahi duten ekintzaile, enpresa txiki eta ertainetako langileei edota erakunde edo elkarteetako teknikariei dago zuzenduta.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu.
Ikastaro eta jardunaldi gehiago hemen ikus ditzakezu.

No hay comentarios: