lunes, 23 de octubre de 2017

Ikastaro interesgarria merkataritza elektronikoa zure gustokoa bada

Merkataritza elektroniko errentagarrien kudeaketa

(Irakasleen artean zure ikasgelatik pasatu diren bi ikasle-ohiak daude: Iruri eta Urtzi) 


Edozein produktu edo zerbitzu eskuratu daiteke telefono mugikorren bidez, baina ez da erraza norberaren produktuak ezagutaraztea, kontsumitzailearentzako erakargarri egitea eta, batez ere, errentagarriak izatea.
Merkataritza elektroniko lehiakorragoak behar ditugu; horretarako, diseinua ez ezik, kudeaketa profesionala behar da, nazioartera hedatzea eta etengabeko hobekuntza ardatz dituela.
E-COMMERCE MANAGERak trebatzeko premia dago, gure ustez, hots, merkataritza elektronikoko proiektuak kudeatzeaz, sustatzeaz eta, azken batean, hazteaz arduratzen diren profesionalak behar baitira. Ez gara ari profil teknikoko jendeaz (web-garapena), baizik eta onlineko negozioa menderatzen duten profesionalez, salmentaz, aukerak bilatzeaz, bezeroari zerbitzu ona emateaz eta hura fidelizatzeaz arduratzen direnez, alegia.
 

Ikastaroaren onura nagusiak

  • Irakasle ezagunak, guztiak merkataritza elektronikoko proiektuetan esku hartzen duten profesionalak. Beren ezagutza eta esperientziak partekatuko dituzte eskoletan. Ikastaro osoan zehar egin ahal izango dituzte kontsulta pribatuak beren negozioari aplikatuta eta ikastaroan aztertutakoarekin lotuta.
  • Ikastaroan zehar ikasleek urratsez urrats osatu ahal izango dute bere negozioaren emaitza-kontua, eta aditu batek ebaluatuko du saio bateratu batean ikastaroa amaitzean.
  • Ikastaroan ikusiko diren merkataritza elektronikoko plataforma nagusiak aurrez instalatuta egongo dira ikastarorako gune batean (Blackslot-ek utzia), ikasleek ikasitakoa praktikan jar dezaten eta merkataritza elektroniko bat sortzeko lehen urratsak egin ditzaten.
 

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten pertzonentzat, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenentzat.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten denda fisikoen jabeentzat edo haietako langileentzat.
  • Beren profila osatu nahi duten marketin, diseinu eta edukien alorreko profesionalentzat, web-kudeatzaileentzat, community managerrentzat eta social media managerrentzat.
  • Zenbait alorretako produktu-ekoizleentzat (moda, dekorazioa, osagaiak, elikadura...) eta baita produktu industrial eta digitaleentzat.
 

Egitaraua laburtuta

M1.Online estrategia eta bihurkta
  • Sarrera, testuingurua aztertzea eta negozio-eredurako hasierako analisia
  • E-commerce negozio-ereduak
  • Bihurketara orientatutako webak
M2. Konzeptu teknikoak eta plataformak
  • Shopify eta WooCommerce
  • Prestahop
  • Magento
  • Marketplace-ak + E-Commerce sozialak eta app-ak
  • Ordainketa-pasabideak
M3. Marketing eta Sustapena
  • Sustapen-, salmenta- eta fidelizazio- estrategia
  • Sare sozialak
  • Online publizitatea, SEMa
  • E-mailinga
  • Logistika eta nazioartekotzea
M4. Bilantzaileetan posizonatzea eta Analitika
  • E-Commerce-rako SEOa
  • Nazioarteko SEOa
  • E-Commerce analitika
M5. Segurtasuna, Lege-Alderdiak eta Amaiera
  • Segurtasuna
  • Lege-alderdiak
  • E-commerce managerrekin topaketa
  • Amaiera, ikasleen emaitza-kontuak aztertzea
Informazioa zabaltzeko, klikatu hemen.
 

Iraupena

Aurrez urreko 92 ordu izango dira, astearten eta ostegunetan, 15:30etatik 19:030etara.
Ikastaroaren hasiera: 2017ko azaroak 2
Ezarritako saioak:
  • Azaroa 2017: 2, 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28, 30
  • Urtarrilla 2018: 9, 11, 16, 18, 23, 25, 30
  • Otsaila 2018: 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27
 

Irakasleak

Ricardo Tayar eta Sandra Navarro. Modelización y optimización de negocio digital. CEO & Co-founders en Flat 101
François Derbaix. Ekintzailea eta web-negozioetako inbestitzailea
Val Muñoz. Erabilgarritasuna eta SEOa. endado.com-eko bazkidea
Diego Rodriguez. Diseinua eta Komunikazioa
Esteban Mucientes. Cuchillo-ren sortzaileetako bat eta AERCO-PSMko lehendakaria
Jonathan López. Kontzeptu teknikoak eta Prestahop. Blackslot-eko CEOa
Angel Villa. Magento. On4u-ko CEOa eta eCommerce Strategy
Alberto Molpeceres. Ordainketa-pasabideen sortzaileak. Besepa-ko sortzailea eta CEOa
Urtzi Jauregibeitia. Tellmewow-eko sortzailea eta bazkidea
Iruri Knörr. Sustapena, salmenta eta fidelizazioa. Basoa.me-ko CEOa
Amaia García. Sare sozialetarako estrategia. No te pierdas en las redes
Alberto Molpeceres. Ordainketa-pasabideen sortzailea.Besepa-ko sortzailea eta CEOa
Anuska Maraña. LIN3S
Nicolas Mouze. Express IberiaDHLko Marketin- eta Salmenta-zuzendaria
Iñaki Gorostiza. Merkataritza elektronikorako web-analitika. LIN3S-ko CTOa
Jorge Campanillas. IKTetako abokatu aditua, Iruismatica-ko bazkidea

 

Koordinatzaileak

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes
Diego Rodríguez, Arketipo
 

Informazio gehiago

Informazioa zabaltzeko, klikatu hemen.
Ver vídeo de ediciones anteriores.

Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Data: 2017/11/02-tik aurrera 2018/02/27 arte
Prezioa: 900 €
  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
  • Ordutegia: 15:30 - 19:30 tara (asteartea eta osteguna)
  • Iraupena: 92 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Miramon Enpresa Digitala
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez
Informazio gehiago

 

No hay comentarios: