lunes, 9 de noviembre de 2015
Asignaturaren alde teorikoa ulertzeko azalpenetara etortzeko aholkua
Lauhilekoaren erdian egonda eta ikasleen etortze-portzentajeak ikusi ondoren, asignatura gainditzeko problemak egon daitezkeela aurreratu ahal dugu (ikus grafikoa). Alde teorikoan ematen diren azalpenak ondo ez ulertzeak bi eragozpen ekar litzake:
1. Ebaluazioaren alde teorikoa gainditzeko zailtasun gehiago izatea.
2. Alde praktikoan aplikatu behar diren ezagutzak ez izatea, lan praktikoaren emaitzak txarragoak izaten.
Orain arte asignaturan izandako esperientziak hau erakutsi du, beraz asignaturaren alde teorikoa ulertzeko azalpenetara etortzea gomendatzen dut.
Eskerrik asko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario