lunes, 4 de noviembre de 2013

Bideragarria al da nire negozio ideia

“100 ideiatik 15 bakarrik iristen dira enpresa izatera. 15 horietatik %60 inguruk hiru urte baino gutxiago irauten dute”.

Fco. Javier Inarajak esaldi horrekin hasi zuen bere tailerra bertaratutako guztioi azaltzeko garrantzitsua dela gure negozio ideiaren bideragarritasuna aztertzea. Geure negozio ideia praktikan jarri eta negozio horretan inbertitu baino lehen, hainbat alderdi garrantzitsu pentsatu behar ditugu:

  1. Zein abantaila eskaintzen ditu nire produktu/zerbitzuak jada merkatuan dagoenarekin alderatuta? 
  2. Zeintzuk dira nire bezeroak? 
  3. Zergatik ordainduko dute bezeroek nire produktu/zerbitzuen truke? 
  4. Nolakoak dira nire lehiatzaileak? 
  5. Zein merkatutara aterako ditut? 
  6. Zenbateko inbertsioa egin behar dut? 
  7.  Noiz hasiko naiz diru-sarrerak eta onurak sortzen?

Irakurri gehiago HEMEN

No hay comentarios: