José María Sainz de Vicuñak “El plan de marketing en la PYME” liburuan azpimarratzen duenez, marketing arduradunak marketing-aren ikusmoldea bultzatu behar du enpresan. Baina nola?
Sarritan, produkzioa gailentzeko tendentzia dago, gure esparruari beste edozein funtzioren lekua utziz. Beste batzuetan, erdigunean kokatu izan da, oker baita ere. Egun, gero eta argiago dute enpresek bezeroa dela erdigunea eta marketing-ak hura ulertu eta enpresa guztia hari begira jartzen duela. Guztia batzen duen pastaren modukoa da. Vicuñaren esanetan, marketing-a garrantzitsuegia da sail batera murrizteko.
Jarraitzen du Vicuñak esanez, marketing arduradunak, bestalde, arlo estrategikoa zein operatiboa izan behar dituela kontuan; eta baita blog honetan aurretik azaldu den erlazio marketinga ere. Barne eta kanpo marketinga ere landu behar ditu. Erakundearen barneko langileak ase eta fidelizatzea garrantzizkoa da. Enpresak segmentazio eta posizionamendu estrategiak garatu beharko ditu barne zein kanpo marketinean.
Enpresa inguruko aldaketetara moldatzen lagundu behar du arduradunak: teknologia eta sare-sozialak; negozio-era berriak; kontsumitzaileen izaera berria, baita ere...
Azkenik, Vicuñak marketing arduradunak ohiko ikusmolde tradizionala alde batera utzi behar duela dio. Marketinga ez da inola ere independientea eta horrenbestez, ez da bakarrik arduradunaren afera, enpresaren kide guztien pentsamoldea baizik, azken finean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario