miércoles, 20 de octubre de 2010

IX Business Global Conference


Gure asignaturak duen formakuntza metodoari jarraituz, hau da, formatzeko prozesuan lan profesionalarekin ahalik eta harreman gehiena izateari, datorren azaroaren 10an Barakaldon izango den ekitaldira dohanik joateko aukera eskeintzen dizut. Ekitaldia "IX Business Global Conference" da eta joateko gogorik baduzu esaidazu lehenbailehen, bekak mugatuak dira eta.

Lekua eta eguna: (Bilbao Exhibition Center (BEC), azaroak 10 asteazkena
Aurtengo leloa: Berrikuntza: krisia aukera bihurtuz

Ekitaldiaren aurkezpena:

Zatoz 'outside the box' ideiak partekatzera

Konformismoaren aurrean, ideia berriak; “beti egin da horrela” leloaren aurrean, dena zalantzan jarri; bereizketa-ezaren aurrean, balio gehiago erantsi...

Hori guztia da Business Global Conference: etengabeko ideia eta berrikuntza iturria, gaur egun kontinuismoa bidelagun ona ez dela dakiten erakundeentzat.

“Berrikuntza: krisia aukera bihurtuz”: horixe da topagune honen bederatzigarren edizioak egiten duen proposamena, tresnatzat harturik negozio eredu arrakastatsuak, kasu praktikoak, ideia trukeak, networking-aeta harreman ireki eta kolaboratiboak.

Edizio honetan euren esperientzia partekatuko duten erakunde eta adituek hala frogatu dute euren ideiak egia bihurtuz eta ideia horiek negozio aukera eta barne-eraginkortasun bilakatuz. Beti erne eta inguruari arretaz begira, horrela sortzen delako berrikuntza.

Erakunde horiek arrakastaz aurre egiten ari diren erronkak merkatu guztietan daudenak dira:

  • Antolakundeari sasoi ona ematea gauzak ugariago eta azkarrago egiteko: “Enpresa fitness-a edo eraginkortasunaren erronka”.
  • Bezeroaren exijentzia gero eta handiagoei erantzutea: “Merkatuak eta kontsumitzaile exijenteak: more value for money”.
  • Hazkunde formula iraunkorrak garatzea globalizazioaren erronkari aurre egiteko: “Globala izateko berrikuntza: you can do it”.
  • Negozioaren muga tradizionalak gainditzea benetako ideia berritzaileak ekoizteko: “Talentu berritzailea: nola sortu outside the box ideiak”.
  • Eta antolakundeko pertsona guztiak inplikatzea eta modu berritzailean ariaraztea: “Ni, enpresa: berrikuntza, guztion negozioa”.
Business Global Conference berrikuntzaren kongresua da. Erreferentzia sendo bat enpresa estrategiaren arloan, sektore eta tamaina guztietako antolakundeak eta erantzukizun esparru anitzetako zuzendaritza-karguak elkartzen dituena ideiak eta esperientziak partekatu ditzaten. Krisia aukera bihurtzera gonbidatzen gaituen foro irekia.

No hay comentarios: