Aurreko astean klasean komentatu genuen moduan, bigarren mailan izandako Marketin-aren Oinarriak irakasgaian emandako materia ahaztuta edo ondo sakondu gabe daukagu gehienok. Beraz, aurtengo irakasgaiarekin lanean hasi aurretik, gutxienez marketin terminoaren esanahia argi eta garbi ezagutzea komeni zaigu. Gauzak horrela, Jose Maria Sainz de Vicuña-ren El Plan de Marketing en la PYME liburura jo dugu erantzun zehatzaren bila, eta bai aurkitu ere.
Sainz de Vicuñaren esanetan, marketinaz hitz egitea, kontsumitzaileetaz, erabiltzaileetaz eta bezeroetaz hitz egitea da; hiru hauek edozein jarduera enpresarialaren oinarrizko erreferentzia izan behar direla dio.
Produktu edo zerbitzu batek, kontsumitzailearen beharrak asebetetzen ez dituenean ez dugu pentsatu behar ez dela ezer gertatzen, begira bestela:
- Atsekabetutako kontsumitzaile batek 10-16 pertsonari komunikatzen dio bere insatizfakzioa.
- Aldiz, kontsumitzaile asetuek, 5-8 pertsonei komunikatzen diete bakarrik beraien satisfakzioa.

Gauzka horrela, argi dago MKT-a, bezero, kontsumitzaile eta erabiltzaileen egungo eta etorkizuneko beharrizanak asebetetzera zuzendu behar dela, beti ere enpresarentzako onurak ziurtatuz.
MKT-arekin guztiz lotura dago innobazioa. Berrikuntza, lehiakideengandik desberdintzeko ezinbesteko ezaugarria dugu. MKT eta innobazioaren erabilera egokiak konpetentziatik desberdinduko gaitu, balore gehigarria eskainiz bezeroari. Honek, azken finean lehiakortasun enpresariala bermatzen du eta hori balore garrantzitsua da.
Hori bai, Marketinean bezeroaren satisfakzioa oso garrantzitsua da, baina badaude ezinbestekoak eta ahaztu ezin diren bestelako faktore batzuk, horietako bat fidelizazioa dugu. Beheko taulan ikusten den moduan, bezeroaren satisfakzio hutsa ez da nahikoa. Fidelizazioarekin, enpresek aldez aurretik zehaztutako errentabilitate helburuak lortzen dituzte.

Iturria: El plan de Marketing en la PYME liburua
Gauzak horrela, MKT kontzeptuaren definizio osatuagoa eraikiko genuke: “Marketina, bezeroaren beharrizanak identifikatu, aurreikusi eta asebetzen dituen prozesua da, bezeroa fidelizatzeko helburua duena eta era berean, enpresaren helburu estrategikoak erdiesten laguntzen duena”
No hay comentarios:
Publicar un comentario