Kaixo, Joseba, aspaldiko:
Eskerrik asko benetan gonbidapenagatik. Itxura oso ona du egitarauak: gaia gaurkotasun betekoa, hizlariek ere interesgarriak dirudite, Euskadi+Innovaren barruan… Zorionak, benetan!
Segi horrela eskola teorikoak eta praktikoak, enpresa mundua eta unibertsitatea uztartzen, behar da-eta ikasleak espabilatuxeagoak ateratzea unibertsitatetik ;-)
Ezin izango dut joan, gabonetarako hamaika saltsatan burubelarri sartuta gabiltzalako (arraroa eh? ;-) baina onena opa dizuet.
Ea ikasle horiek guztiak –kartelean irudikatu duzuen bezala– diru-iturri bihurtzen diren etorkizunean eta euskarazko publizitatea bultzatzen ere egiten duten lan, zu(e)k gaur ematen diezun trebakuntzari esker.
Animo!
Iñigo Fernández Ostolaza
publis
No hay comentarios:
Publicar un comentario